El Correo

futbola

Eibarren kalkulagailua, sutan

Eibarreko zaleek salbazioa eskuratuko dutela sinesten dute oraindik.
Eibarreko zaleek salbazioa eskuratuko dutela sinesten dute oraindik. / FÉLIX MORQUECHO
  • Gaizka Garitanoren taldeak baditu oraindik maila mantentzeko aukerak; garaipena behar du eta Deportivo edo Granadaren porrota itxaron

Luzea izango da astea Eibarren zaleentzat. Egunero begiratuko dute sailkapena ziur asko, Lehen mailari gogor heltzeko, ametsak ihes egin ez dezan. Kalkuluak egingo dituzte etengabe, beharrezkoak dituzten emaitzak momentu batetik bestera aldatuko balira bezala. Eta beti, kalkulagailuaren zehaztasun ukagabea frogatu ostean, bi konklusio aterako dituzte. Lehenengoa, pozgarriena, Eibarrek Kordoba azken sailkatu eta hiletsia menperatu beharko duela, eta Granada edo Deportivoren porrota itxaron. Bi hauek, Atlético eta Barçaren aurka jokatu beharko dute, hurrenez hurren. Bigarrena, ordea, bere bi aurkariek berdinketa nahikoa dutela, eta euren kontrakoek ere bai.

Eibarrek gol diferentzia galduta dauka Deportivorekin, eta Bigarren mailara jaitsiko litzateke berdinketa hirukoitzarekin baita ere. Armaginen aukerak, beraz, argi daude. Irabaztea nahitaezkoa da, eta behin lortuta, bietako baten porrota behar du, edo Granadaren berdinketa behintzat, ere Almeriak ez badu Valentzi menpean hartzen. Bi talde andaluzienen puntu kopuru berdina baditu denboraldiaren amaieran, Garitanoren mutilak Bigarren mailare jaitsiko lirateke eta.

Sinesteko arrazoiak

Baina Deportivok eta Granadak nahiko dute berdinketa eskuratzen badute eta euren aurkariak, nahiz eta oso sendoak izan, puntu bakarrarekin nahikoa dute. Bartzelonak Liga irabazi du dagoeneko eta Atléticok ia eskuan du Txapeldunen Ligarako txartela. Hala ere, Eibarrek eta bere zaleak ez daude mirariari uko egiteko prest. Armaginen ametsa zoragarria izan zen lehengo bi urteetan eta denboraldi honen lehen zatian. Garaipena erdietsi beharko dute, eta Bartzelonak berdina egin dezala bere Liga titulu berria Camp Nouko zaleei eskaintzeko. Edota Atléticok urteari agur pozik esateko Granada menpean hartzea.