Borrar
Dani Alves, Bartzelonako jokalariak 'Movember' ekimenean parte hartuko du.

Bibotedun futbolariak

Athleticeko jokalaria den Mikel Balenziagak bibotea utzi zuen Movember ekimenarekin bat eginez, baina badirudi ez dela bakarra futbolaren munduan

izaskun moyano

Martes, 10 de noviembre 2015, 02:44

Azaroa, November da ingelesez. Hortik dator, hain zuzen ere, hilabete honetan ospatzen den 'Movember' izeneko ekimena. Hainbat dira, honekin bat eginda bibotea uzten duten gizonak. Honela, prostata eta barrabiletako minbiziak edota gizonen depresioa bezalako gaixotasunei aurre egiten dieten mutilekin bat egiten dute. Gainera, dirua batu dute eta arazo hauen ikerketan laguntzen dute.

Munduan hainbat dira ekimen honekin bat egiten duten gizonak. Izan ere, futbolariak ere arazo larri hauen kontra agertu dira, bakoitzak bere bibotea erakutsiz. Beste batzuen artean, Sevillako jokalaria den Cokek, atzo Real Madril garaitu ostean, sare sozialetan bere bibotea erakutsi zuen, 'Movember'- ekin aurten lehen aldiz bat eginez.

Mikel Balenziaga Athletic- eko jokalariak bibote uletsua erakutsi zuen Betisen aurkako partidan. Hasieran, sare sozialetan kritika asko jaso izan zituen, jendeak ez zekielako 'Movember' ekimenarekin bat zetorren adierazle zela.

Juan Cala, Getafe taldeko jokalariak, ekimenean parte hartzen duen lehen aldia da. Bere biboteari esker, laguntza ekonomiko handia lortu eta gaixotasun hauen ikerketan laguntzeko helburua bete nahi du.

Jokalariak baino, badaude ekimenaren alde agertu diren taldea osoak. Horren adibide ditugu CE L'Hospitalet taldeko jokalari gazteak. Sare sozialetan bibotedun taldekideen argazkia partekatu dute, guztiak 'Movember' mugimenduarekin bat eginik.

Queen Park Rangers, Ingalaterrako taldean jolasten duen Joey Bartonek ere 'biboteen ekimenean' parte hartu du. Erdilari polemikoa, gizonen gaixotasunei osabidea bilatzearen alde agertu da. Izan ere, Bartonek mugimendu honetan parte hartzea oso ohikoa da, bere taldekide den Shaun Derryrekin batera. Azken honek bibote 'berezia' erakutsi du.

Dani Alves

Dani Alves ere, ez da ekimenetik at geratu. Gizonen gaixotasun hauek hurbileko kontua dira Bartzelonako atzelariarentzat. Familiako kide batek eta lagun batek pairatu izan dituzte, eta jokalariarentzat gogorra izan zen. Alvesek umore puntua jarri dio ekimenari, berarena «bibote txiroa izango dela» adieraziz, ez baitauka ile askorik, baina saiatu egingo dela esanez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bibotedun futbolariak

Bibotedun futbolariak