Borrar
Marcelo Bielsa, futboleko entrenatzailea.
Espainiar aberats batek Marsellako Olympique taldea erosi nahi du

Espainiar aberats batek Marsellako Olympique taldea erosi nahi du

'France Football'- ek argitara eraman duen bezela, Gerard López talde frantses mitikoaren jaun eta jabe izan daiteke

elcorreo.com

Jueves, 25 de agosto 2016, 01:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Berrikuntza handiak egongo dira Marsellako Olympique futbol taldean. 'France Footaball'-en hitzetan, Gerard Lopez aberats espainiarrak club historikoa erosiko du. Gizona Luxemburgon jaiotako Galiziako guraso etorkinen semea da.

Lopez mundu mailan enpresagizon handia da, eta asko gustatzen zaio kirola. Formula 1eko Lotus taldeko zuzendaria izan zen, Lugo futbol taldea erosi nahi izan zuelarik. Orain ordea, badirudi nola edo hala Marsellako Olympique bereganatu nahi duela.

'France Football'-ek esan bezala, Gerard Lopezek Bielsa ekarriko luke clubeko entrenatzaile gisa; duela urtebete «zoroak» taldeari uko egin ostean, egungo presidentearekin izandako liskarrengatik.

Aberatsak ideia finko bat du buruan. Diru kantitate handia inbertitu nahi du futbol taldean, hau berriz lehenengo mailara itzul dadin. Hori dela eta, amets hau egia bihurtzeko ezinbestekotzat jotzen du Marcelo Bielsaren lana. Aldaketarik egon ezean, erosketa datorren astean burutuko litzateke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios