Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Kate Abdo, kazetari britainiarrak aurkeztu du beste behin Urrezko Baloiaren Ekitaldia.
Kate Abdo, Urrezko Baloiaren musa

Kate Abdo, Urrezko Baloiaren musa

Kazetari britainiarra aurtengo ekitaldian ere gidari gisa aritu da, baina oraingoan James Nesbitt aktore iparirlandarrarekin batera

izaskun moyano

Martes, 12 de enero 2016, 00:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kate Abdo kazetario britainiarra Sky Sports News kateko ohiko aurkezlea da. Liga espainiarraren gaineko informazioa ematen du, eta atzo 2015. edizioko Urrezko Baloien emanaldian aurkezle izan da beste behin ere.

Abdo, duela 34 urte jaio zen Manchesterren, eta iazko festan guztiak liluratu ondoren, mundu mailako futboleko organismo nagusiak bera aukeratu du aurtengoan ere, audientzia handiak dituen ekitaldia zuzentzeko. Kazetaria aise moldatzen da frantsesez, espainiaeraz, eta alemanez. Horrez gain, ingelesa du ama hizkutza. Azken baldintza hau oso garrantzitsua da jatorri ezberdindun izarrez beteta dagoen aretoan hitz egiteko.

«Iaz, Urrezko Baloiaren gala aurkezteko eskatu zidatenean, bizitzan behin ematen diren aukera horietakoa izango zela uste nuen» adierazi du Abduk. «Baina orain, ekitaldiaren garrantzia kontuan izan eta beste urte batez bertan izan naizela jakinda, ohore bat da niretzat».

Kazetari britainiarra, James Nesbitt aktore iparilandarrarekin batera izan da taulagainean. 'Hobbit' pelikulako aktoreak, telebistaren munduan eskarmentu handia du. Hala eta guztiz ere, Manchester United futbol taldearen jarraitzaile sutsu honentzat ekitaldia aurkeztu duen lehedabiziko aldia izan da. .

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios