Borrar
Vanesa Gimbert Bartzelonaren kontrako partidu batean.
Neskak, lehenengo postuaren bila

Neskak, lehenengo postuaren bila

Bihar (11.30) Rayo Vallecanoren aurka jolastuko dute Lezaman Transportes Alcaine-ren kontrako garaipenaren ostean

elcorreo.com

Sábado, 10 de octubre 2015, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Neska zurigorriek oso partidu garrantzitsu bat dute bihar. Goizeko 11.30ean Rayo Vallecanoren aurka neurtuko dira Lezaman ligako nagusitasuna lortzeko helburuarekin. Sailkapeneko lehenengo lau taldeek puntu kopuru berdina daukatenez, garaipen bat lortzea ezinbestekoa da. Madrilekoek, berriz, ez dute hasiera on bat izan eta norgehiagoka bat baino ez dute irabazi.

Txapelketa honetan ez dute oraindik porrota ezagutu eta Bartzelonaren aurka baino ez dituzte punturik galdu. Pasa den astean Transportes Alcaineren kontrako partidua irabazi zuten. Gainera, denboraldi honetan, Eli Ibarra osasun onean dagoela erakusten ari da. Izan ere, azkoitiarrak hiru gol sartu ditu lau partidutan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios