Borrar
Julen Telleria, 'Gu ta Gutarrak' saioaren aurkezlea.
'Gu ta gutarrak' saioak agur esan dio ETB1-i

'Gu ta gutarrak' saioak agur esan dio ETB1-i

Julen Telleriak aurkeztutako programak utzitako hutsunea 'Gaztea'-k beteko du

Silvia Cantera

Viernes, 23 de junio 2017, 23:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehenean amaitu zen. Seigarren edizioari agur esateaz gain, 'Gu ta gutarrak' saioari ere esan zioten. Betirako. ETB-1en Julen Telleriak aurkeztutako programa amaitu egin da eta oraindik aurrera 'Gaztea' izeneko saio batek beteko du utzitako hutsunea.

'Gu ta gutarrak' saioaren helburu nagusia Euskal Herriko gazterik jatorrenak topatzea zen. Umorea zela medio, Telleriak zuzendutako programa gazteek kalean erabilitako euskara lantzeko aukera ere bazen. Hala ere, kateak apostu berri bat egitea erabaki du eta horretarako eduki berriak erabiliko ditu.

Hau dela eta, ETB-1ek euskal hizkuntza eta gazteria bat egiten jarraitu nahi du eta ordutegi berean 'Gaztea'-ren emanaldiak hasiko dira. 'Euskadi Gaztea' irratiak duen nortasuna izango du saio honek eta gazteek dituzten arazo eta kezkak erantzuten saiatuko da.

Momentuz ez dira azaldu programa berri horren xehetasunak. Hori bai, argi dago gazteei zuzendutako saioa izango dela. 'Gaztea' ez da ETB-1era helduko den eduki bakarra. Laster Katalunian grabatutako 'Merlí' ikusteko aukera izango da, bikoizketa lanak amaitutakoan.

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios