El Correo

Goenkaleren ondare handia

Goenkaleren ondare handia
  • Bere telesailik arrakastatsu eta ospetsuenak agur esango du bere estreinalditik 21 urte beteko direnean

Hasi da dagoeneko atzerako kontaketa Arralden. Abenduan Goenkalek oihala jaitsiko du, eta albiste honek sekulako zirrara eragin du euskal gizartean. Bere telesailik arrakastatsu eta ospetsuenak agur esango du bere estreinalditik 21 urte beteko direnean -1994ko urriaren 3an hasi zen-. Telebistaren aurrean biltzen dituen 71.000 pertsonak umezurtz geldituko dira astelehenetan 2016tik aurrera. Baina nostalgia eta goibeltasuna alderatuz, Goenkalek lortutakoa efemeride bat da zalantzarik gabe, eta bere isladak sustapen handia ekarri dio euskal kulturari.

Argi dago hainbeste iraun duen telesailik ez dela existitzen Euskadin nahiz Espainian. Baina nazioarteko historian ere, ekoizpen gutxik lortu dituzte Goenkalek sinatutako zenbakiak Europa mailan. 3.700 atal baino gehiago filmatu izanak gizartean erdietsitako sustraitzea adierazten du, eta 21 urteko bizirauteak meritu izugarria suposatzen du zuzendari eta gidoilarientzat. Milaka biraketa izan ditu argumentuak Lasa anaien hasierako ikamikak eztanda egin zuenetik, eta egunero biltzen zituen ikusleak -duela urte batzuk astelehenetan bakarrik du emanaldia- arretaz mantentzen zituen.

Baina euskal kultura eta gizarteari bultzada nabarmena emateaz gain, zinema munduarentzat ere haztegi handia izan da azken urteetan, izan ere 700 aktore baino gehiagok antzeztu dute Goenkalen. Batzuk ehundaka ataletan agertu dira, beste batzuk bizpahirutan, baina badaude euskal telesail famatuenetik jauzi handia egin dutenak. Gorka Otxoa, Barbara Goenaga eta Aitor Luna dira agian adibide azpimarragarrienak. Hala ere, baliteke Itziar Aizpururen istorioa hunkigarriena izatea. 60 urte zituela hasi zen Goenkalen, eta orain, 75 bete dituela, sari bat jaso du ‘Loreak’ filmaren eskutik.

Etorkizunari begirada bat botatzean, ia ezinezkoa dirudi Goenkalek lortutakoa errepikatzea. 21 urtez euskal kulturaren erreferentzia nagusia izatea ez da gauza xumea. Bestalde, hurrengo ekoizpenek badute publiko handia izan dezaketelaren ziurtasuna. Abenduan Boga tabernak pertsiana jaitsiko du behin betiko, eta honekin euskal telesailik arrakastatsuenak alde egingo du Arraldetik.