Borrar
«Indar handiko zuzenekoa eskaintzen saiatzen gara beti»

«Indar handiko zuzenekoa eskaintzen saiatzen gara beti»

Garilak 26 taldeak erromerien eta bertsioen mundua menperatzen du

peru s. gamarra

Sábado, 29 de abril 2017, 23:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Erromeriak dira, zalantzarik gabe, gure udako jaien ezinbesteko osagaietako bat. Beraiek gabe, gure gauetako parrandak ez lirateke gauza bera izango. Zenbat ordu eman ditugu dantzan atzean erromeria talde bat genuela? Hobe da kalkulurik ez egitea. Jotak, arin-arinak, jauziak Baina ez hauek bakarrik. Gaur egun, baita rock-a, heavy metala, punk-a edota ska musika ere. Lehen ez bezala, denetarik jotzen dute egungo erromeriek oholtza gainean, eta publikoak izugarri eskertzen du eraldatze hau. Garai batean musika folklorikoarekin bakarrik erlazionatua zeudenek bide berriak ireki dituzte, eta orain, erabat normala da honelako taldeek Barricadaren, Su Ta Garren edota Manu Chaoren abestiak taula gainean jotzea. Honela, publiko zabalago batera iristen dira eta publikoak talde askoren doinuak entzuteko aukera irabazten du.

Hauetako batzuek, gainera, kalitate handiko kontzertuak eskaintzen dituzte. Ez pentsa bertsioak izateagatik makurragoak direnik. Ezta gutxiago ere. Askok benetako espektakuluak eskaini eta plazak jendez betetzen dituzte. Hau da Garilak 26 taldearen kasua. 2011an hasi zuten bere ibilbidea eta gaur egun erromerien erreferentziazko taldeetako bat dira. Eneko Benitorekin elkartu gara -taldeko albokaria- eta oso gustura erantzun ditu gure galderak.

Nola definituko zenuke Garilak 26?

Bertsio oso rockeroak egiten dituen erromeria talde bezala definituko nuke nik. Euskal taldeen abestiak bertsionatzen ditugu nagusiki, baina baita kanpoko taldeenak ere. Gure helburua da egiten dugun bertsio horrek originalarekiko ahalik eta antza handiena izatea. Eta, esango nuke, gure ezberdintasun handiena dela alboka eta trikitixa erabiltzen ditugula. Aurten gure bosgarren gira hasiko dugu erromeria talde bezala eta oso pozik gaude, baina ez nuke gure lehenbiziko diskoa ahaztu nahi. Gure abesti propioak dituen lana kaleratu genuen iaz, 'Adrenalinaren zain', eta, beraz, esan daiteke, gaur egun paraleloak diren bi bide jorratzen gabiltzala, erromeriarena eta gure abestiena.

Noiz eta nola sortu zen taldea?

Bat-batean sortu zen. Ustekabean, esango nuke. Ander, gure lehenbiziko trikitilaria, eta ni kalean ezagutu ginen txalaparta eta trikitixa jotzen geundela eta berehala egin ginen oso lagun. Berak aspalditik zeukan erromeria talde bat egiteko proiektu eta ilusioa eta nik batera egitearen aukera planteatu nion. Gure bereizgarria alboka izango zela pentsatu genuen. Hortik aurrera, musikarien bila hasi ginen. Hasiera batean Iker eta Unai sartu ziren taldean eta beranduago Ieltxu gehitu zen proiektura. Azkenik, Maria, abeslaria, etorri zen Garilak 26ra. Anekdota moduan kontatuko dut gure lehenbiziko kontzertua abeslaririk gabe eman genuela.

Bai? Eta nola atera zenuten kontzertua aurrera?

Denon artean abestu behar izan genuen. Kontutan hartu behar da ez garela abeslariak. Egia esan, musikari dagokionez, primeran joan zen guztia baina abestearen kontua ez dakit horren ongi atera zen! Eskerrak Maria laster gehitu zela proiektura, bestela

Zer eskaintzen du Garilak 26k taula gainean?

Batez ere intentsitatea, gaztetasuna eta indar handiko zuzenekoa. Hori da, behintzat, egiten saiatzen garena. Guk barruan dugun guztia ematen dugu kontzertu bakoitzean eta publikoak hori nabaritzea nahi dugu. Kontutan hartu behar da erromeria talde bat garela eta jendea, askotan, gu jotzen gauden bitartean, bere gauzetara dagoela. Gure helburua da erromeria hori indar handiko kontzertu batean bihurtzea. Ez dugu fondoan dagoen musika izan nahi. Hori lortzeko dena eman behar dugu kontzertuan, barruan dugun guztia. Primeran pasatzen gaudela transmititu nahi dugu gure zuzenekoetan. Zuk hori transmititzea lortzen baduzu, jendeak ere oso ongi pasatuko du.

Dagoeneko ehunka kontzertu eskaini dituzue. Ze diferentzia ikusten duzu hasierako zuzenekoen eta oraingoen artean?

Nik esango nuke 200 bat kontzertu egin ditugula dagoeneko. Ez da gutxi! Diferentzia nagusia urduritasuna dela esango nuke. Egia da taldekideren batek bazuela aurretik taula gainean jotzearen esperientzia, baina beste asko kalejirak egitetik gentozen. Guretzako oso erregistro ezberdina izan zen hasiera batean eta urduritasuna nabaritzen genuen, normala denez. Orain, 200 kontzertu inguru egin eta gero, esperientzia handia eskuratu dugu, zalantzarik gabe.

Ez dakit konturatzen zaren, baina erromeria taldeen erreferentzietako bat zarete gaur egun. Nola ikusten duzue zuen burua?

Ez dakit Guk ez dugu hori honela sentitzen. Ezta gutxiago ere. Egia da baten batek zerbait esan digula baina gu gurera goaz. Betikoak gara eta betikoa egiten dugu. Kontzertu ahalik eta hoberena eskaintzen saiatzen gara eta hori da gure lana, jendeak disfrutatzea. Norbaitek erreferentzia bezala baldin bagaitu, primeran, hobe guretzat, baina diodan bezala, guk ez dugu gure burua honela ikusten. Ez da gure helburua ezta gure egitekoa ere.

Zuen lehenbiziko disko propioa kaleratu zenuten iaz, 'Adrenalinaren zain'. Zer moduzko esperientzia izan zen?

Oso ona, egia esan. Lan handia egin behar izan genuen, batez ere oso denbora gutxi izan genuelako diskoa osatzeko. Proposamena irailean egin ziguten eta gabonetarako bukatzeko eskatu ziguten. Bi hilabete topera ibili ginen. Erronka handia izan zen guretzako baina gustura geratu gara egindako lanarekin. Normala denez, beti aldatuko zenuke zerbait, baina pozik gaude. Hurrengorako espero dugu denbora gehiago izatea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios