El Correo

Berri Txarrak taldeak binilo arrosa kaleratuko du larunbatean

Biniloa edizio mugatuan aterako da.
Biniloa edizio mugatuan aterako da.
  • Nafarroako bandak 'Bakarrik egoteko modu berri bat' sortu du. Edizio mugatua da eta disko-denda independentetan egongo da salgai

Berri Txarrak taldearen lan berria heltzear dago. Bi abesti baino ez dira izango, baina proiektua berezia izango da benetan. Nafarroako bandak 'Denbora da poligrafo bakarra' bira amaitu ostean, ezuzteko musikala dakar. 10 hatzbeteko binilozko single berria sortu du, 'Bakarrik egoteko modu berri bat'.

1.000 aleko edizio mugatua kaleratuko da taldearen Only In Dreams zigiluaren bitartez eta disko-denda independenteetan baino ezingo da lortu: Discos Barracuda (Iruñea), Discos Bloody Mary (Irun), Power Records Bilbao (Bilbo), Discos Long Play (Barakaldo) eta Discolaser (Gasteiz).

Binilo bakoitzak kantuak digitalean doan deskargatzeko kodea izango du barruan. Bi abesti edukiko ditu, kantu berria eta 'Belaunaldi bat' The Wipers taldearen bertsioa. Grabaketa urtarrilean egin zen Bartzelonan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate