Borrar
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin arituko dira

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin arituko dira

Pailazoek umeei zuzendutako 'Musika ari du' saioa Bilbora eramango dute asteburu honetan

elcorreo.com

Miércoles, 8 de febrero 2017, 02:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Ikasgelak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bat egin dute 'Musika ari du' ikuskizunean. Larunbatean Bilboko BBK Aretoko oholtza gainean izango dira. Gainera, Bizkaiko ikastetxeei zuzenduriko emanaldi bereziak egongo dira toki berean hilaren 10, 13, 14, 15 eta 16an.

Ikuskizunaren aurkezpenean adierazi zutenez, «barrearen melodia da zorionaren osagai magikoetako bat, eta, gainera, musika eta jolasarekin batera baldin badator, ziurtaturik dago ondo pasatzea».

Horrela, EOSen hari laukote bat eta Xabier Zabala musikagilea izango dira pailazo ospetsuekin batera. Musikaren garrantzia erakutsi nahi diete txikienei, baita musikaren presentzia bizitzako egoera guztietan ere. Hari laukoteko kideak Oscar Lopez eta Igor Torre (biolinak), Arkaitz Martinez (biola) eta Jon Larraz (biolontxeloa) dira.

Artistek, beren jantzi bereziak soinean dituztela, musikaren erritmoan jolastu eta abestuko dute ia ordu bat irauten duen emanaldian, Xabier Zabala musikagilearen eta Ravel, Bach, Vivaldi, Schubert edo Anderson konpositoreen lanak interpretatuz.

Publiko mota guztiei irekitako bi emanaldi izango dira larunbatean, 17.00etan eta 18.30ean. Gainera, Bizkaiko ikastetxeetako neska-mutilentzako emanaldiak izango dira hilaren 10, 13, 14, 15 eta 16an, eta 1.500 neska-mutil baino gehiago izango dira egun horietan BBK Aretoan ikuskizunarekin gozatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios