El Correo

Gatibu nekaezina da

Alex Sardui abeslaria.
Alex Sardui abeslaria. / Rafa Gutiérrez
  • Gernikako bandak Astigarragako sagardotegi batean txotx egingo dute gaur eta asteburu honetan Bilbon emanaldi bikoitza emango dute. Lehenengo kontzerturako sarrerak berehala agortu zituzten

Sasoi onean daude. Abenduaren hasieran argitaratu zuten 'Aske maitte, aske bizi' Durangoko Azokako diskorik salduena izan zen. Gatibuko kideak haien zaleekin solasean egoteaz gain haien abesti berriak aurkezteko aukera izan zuten. Kontzertu motz batean azken hilabete hauetan sortutako kantak erakutsi zituzten. Harrera bikaina izan zuten. Izan ere, behin baino gehiagotan sarrerak agortu dituzte. Lan berria kaleratu zutenetik emanaldi gutxi batzuk izan dituzte, baina 2017 honetan hori aldatzeko intentzioa daukate.

Gaur bertan Astigarragan daude. Bertako sagardotegi batean txotx egingo dute haien zaleekin batera. Duela egun batzuk aurtengo lehenengo zuzenerako sarrera guztiak agortu zituzten. Ikusleek musika entzuteaz gain, Eusko Label pintxo afariaz gozatuko dute.

Nahia bete ez dutenek beste bi aukera dituzte asteburuan. Santana 27 aretoan joko dute. Emanaldi bikoitza izango da, 6an eta 7an. Larunbaterako sarrerak agortu ondoren, beste zuzeneko bat eskaintzea erabaki zuten. Helburua leku berean eta antzeko show-a eskaintzea da. Baina ekitaldi bereziak izango direla adierazi dute. Gainera, sare sozialetan Bilbon egindako entseguak erakutsi dituzte. Beraz, dena prest dago Alex Sarduiren taldearen hurrengo atala idazten hasteko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate