Borrar
Gatiburen album berriaren itxura.
Gatibu, gero eta gertuago

Gatibu, gero eta gertuago

Talde bizkaitarrak bere disko berriaren izena ezagutarazi du. 'Aske maitte, aske bizi' Durango Azokarako prest egongo da

Silvia Cantera

Jueves, 27 de octubre 2016, 00:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela aste batzuk Gatibuko kideek estudioan egiten ari ziren lanaren argazki batzuk erakutsi zituzten. Melodia berriak grabatzen ari zirela jakinarazi zuten, baina ez zuten gauza gehiagorik kontatu. Orain, elcorreo.com-en aurreratu bezala, disko berria Durangoko Azokarako prest egongo dela adierazi dute. Izan ere, kulturaren erakusleihoaren 51. edizioan aurkeztuko dute 'Aske maitte, aske bizi'.

Gatibuk albumaren itxura ere ezagutarazi du. Disko berriaren artelana «nork bere burua 'El Dios de los tres' bezala ezagutzera ematen duen» Almerian jaiotako Javier Navarro artista ilustratzaileak zuzendu eta burutu du maisuki. Talde bizkaitarrak adierazi duenez, «bere estilo bereizgarrian nabarmenki azaleratzen diren trazu koloretsuz eta motibo organikoz apaindutako konposaketa nagusiaren barruan gordetzen dituen melodien isla alegoriko zuzena da».

Momentuz 'Igelak' pelikulako soinu-bandaren abestia baino ez dute aurkeztu. Gorka Otxoak protagonizatutako filmearen kanta orain arte entzundako Gatiburen lan berri bakarra da. Pelikula abenduan helduko da zine aretoetara, baina Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.

Hori bai, laster 'Aske maitte, aske bizi' osotuko duten gainontzeko datuen berri emango dutela adierazi dute Gatibukoek haien web orriaren bitartez. Pixkat itxarotea baino ez dago.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios