Borrar
Hesian taldea eszenatokian.
Hesian taldeak Urretxun bukatuko du bere udako kontzertuen bira

Hesian taldeak Urretxun bukatuko du bere udako kontzertuen bira

Zuriñe Hidalgoren taldeak Trapagaranen eta Garindainen ere egongo dira

Silvia Cantera

Jueves, 25 de agosto 2016, 01:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Onartu nahi ez dugun arren, uda amaitzen ari da. Hondartzan igarotako egunak, izozkiak eta jai herrikoietako parrandak laster oroitzapenak baino ez dira izango. Haiekin batera, kontzertuen udako birei ere agur esan beharko diegu. Horixe da Hesian taldeari gertatu zaiona: hiru agerraldi baino ez zaizkie geratzen.

Zuriñe Hidalgoren taldearen hurrengo kontzertua Trapagaranetako jaietan izango da, irailaren 2an. Hurrengo egunean Garindainen egongo dira. Bukatzeko, bi aste pasa ondoren musika-tresnak gorde eta birari agur esango diote Urretxun. Uda honetako nafartarren azkenengo abestiak irailaren 17an entzungo dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios