Borrar
The Waterboys taldea.
Kostaldeko melodia

Kostaldeko melodia

Mundaka Festival jaialdiak The Waterboys, Danko Jones, Berri Txarrak eta Nik West bezalakoak batuko ditu asteburu honetan

Silvia Cantera

Jueves, 28 de julio 2016, 02:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Olatuen hotsa ez da gaur Mundakan entzungo den soinu bakarra. Asteburu honetan Bizkaiko kostaldea musikaz eta gastronomiarik hoberenaz beteko da. Izan ere, iaz jaiotako jaialdiak euskal zaporeak dastatzeko abagunea ere bada. Mundaka Festival izeneko ekitaldiak gaurtik larunbatera arte iraungo du eta sarrerak oraindik eskuratu daitezke. Zarata gehiegi egin gabe jaio bazen ere, jaialdia gero eta sendoa dela esan daiteke. Izan ere, bi sari irabazi ditu dagoeneko eta umeentzako ekitaldiak ere antolatzen dira. Eta aurtengo edizioa ere atzerriko eta Euskal Herriko doinuen nahasketa bat izatea espero da.

Mundaka Festival gaur bertan hasiko da. Itsasertzeko eszenatokiak Nik West baxu jotzaile eta kantari amerikarraren bisita jasoko du. Los Angeleseko artista honek AC/DCren 'Back is Black' abestiaren bertsio interesgarri bat grabatu du. Gainera, Kanadako The Sheepdogs eta Ingalaterrako Sunset Sons taldeak parte hartuko dute.

Ostirala Berri Txarrak taldearen txanda izango da. Nafarroako hirukotea jaialdiz jaialdi dabil udan honetan eta Mundaka haien geralekuen artean sartzea erabaki dute. Jaialdiaren bigarren eguna Danko Jones ikusteko aukera izango da ere. Kanadako hard-rock taldeak 'Fire Music' lana aurkeztuko du. Capsula taldeaz gain, Aurora & The Betrayers-en kontzertua entzuteko aukera egongo da.

Azken txanpa

The Waterboys-eko kideek jaialdiari agur esateko ohorea izango dute. Londreseko taldeak rock eta folk zeltako melodiak eramango ditu kostaldera. Itsasoa oso garrantzitsua izan da beti haientzat eta oraingoan Kantauritik oso metro gutxitara jotzeko aukera profitatuko dute. St. Paul & The Broken Bones Birmingham-ekin etorriko dira eta Madrileko Los Enemigos izango dira. Gainera, talde bilbotar bat izango da: Mamba Beat-ek pop-rock elektronikoko abestiak joko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios