El Correo

Ruper Ordorika, euskal musikaren errege

Ruper Ordorika, atzoko kontzertuan.
Ruper Ordorika, atzoko kontzertuan. / P. M.
  • Kantari gipuzkoarrak Adarra saria jaso zuen atzo, ibilbide osoa saritzen duena

Euskal musikaren kantaririk enblematikoena bilakatu da Ruper Ordorika. Badaude arrakasta handia lortu duten taldeak, gaur egun ere pil-pilean daudenak. Baina abeslari gipuzkoarrak hamarkadak daramatza mailarik gorenean. Atzo, gainera, Donostian jaso zuen Adarra saria, ibilbide osoa saritzen duena. Gala honen bigarren edizioa izan zen atzo ospatutakoa, eta Mikel Laboa izan zen orduan saridun. Musikari mitikoak 2008an utzi gintuen betirako, baina nolabait eskerrak emateko balio izan zuen, bere ondareari omenaldia egitearren bederen.

Ordorikak kontzertua eskaini zuen Victoria Eugenia antzokian saria hartu ondoren, eta bere laguna zen Laboari begi-keinua egin zion. 'Sekulabelardiko kantaria' abestu zuen, bere omenez sortua, Hain entzutetsuak ez diren abestiekin hasi zuen emanaldia, eta bere klasikoak amaiera handia egiteko utzi zituen. "Rock radical vasco delakoa pil-pilean zegoen garaian, kontrako norabidean jardun zen Ruper Ordorika", adierazi zuen Eneko Goiak, Donostiako alkate berriak. Duela zenbait aste, elcorreo.com-ekin izandako elkarrizketa batean, "talentuak beti bere bidea aurkitzen" duela gogorarazi zuen. Bereak laster aurkitu zuen bidea, eta bere amaiera oraindik oso urruti dagoela dirudi.