El Correo

Zazpi kontzertu Oskorri azken aldiz ikusteko

fotogalería

Natxo de Felipe abeslaria, Bilboko Aste Nagusian. / JORDI ALEMANY

  • Irailetik azarora agur esango du euskal talderik garrantzitsuenak Euskal Herri osoan zehar

Euskal talderik enblematikoenak agur esango du behin betiko udazkenean. Oskorrik bere 45 urteko ibilbidearekin bukatuko zuela jakin genuen duela egun batzuk, baina euren zaleek izango dute oraindik artista beteranoak ikusteko parada. Zazpi kontzertuk osatuko dute Oskorriren azken jira, Euskal Herri osoan egingo duena. Bat Gipuzkoan, beste bat Araban, bi Bizkaian, bi Iparralden eta beste bat Nafarroan.

Lehenengoa Getxon ospatuko da irailaren 6an (20:00etatik aurrera), Folk Festibalaren baitan. Bizkaiko udalerrian hasiko du Oskorrik bere azken emanaldi sorta. Bigarrena, ordea, urrian iritsiko da, 10ean hain zuzen ere, eta Baionan ospatuko da, Lauga Kiroldegian. Astebete ondoren, Gasteizera joko du talde enbletaikoak, urriaren 17an Medizorroza Aintzina Folken azkeneko aldiz jotzeko (20:30 ean).

Azkeneko txanpa Donostian hasiko da, Victoria Eugenian, arratsaldeko 20:30ean, urriaren 25ean. Azaroko bi lehenengo larunbatetan izango da Oskorri Iruñean (azaroaren 7an) eta Maulen (azaroaren 14an). Eta azkeneko kontzertua, agur handia izango dena, Bilbon eskainiko du, bere jaioterrian bertan. Arriaga antzokian izango da azkeneko emanaldia, arratsaldeko 19:30ean. Azaroaren 22an, iluntzean, euskaldunek Oskorriri agur esango diote betirako, musikaz beteriko 45 urte ondoren.