Borrar
Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du talde irabazleak.
Nazca taldea, Gaztea maketa lehiaketaren irabazle

Nazca taldea, Gaztea maketa lehiaketaren irabazle

Bilboko taldeak 2.000 euro dirutan eta Mecca Recording Studiosekin lau abesti grabatzeko aukera lortu du

elcorreo.com

Miércoles, 6 de mayo 2015, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nazca taldeak irabazi du Gazteak antolatutako Maketa Lehiaketaren 24. edizioa. Hogei minutuko emanaldiak eskaini zituzten Maketa Lehiaketako bost finalistek, Stai Zitto, Basic, Hozten Indigo eta Nazca irabazleek, Bilboko Kafe Antzokian. Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek gidatu zuten musika gala. Publikoaren harrera eta erantzun beroaz jabetuta, agertoki gainean indartsu, ausart eta kementsu agertu ziren XXIV. edizioko finalistak.

Gaztearen 25. urteurreneko Maketa Lehiaketa honetan, saria, esan bezala, Nazca taldearentzat izan zen. Aiora Renteriak, Pablo Cabezak eta Fermin Etxegoienek osatutako epaimahaiak lan zaila izan zuen, irabazle bakarra hautatzeko. Nazca taldeak 2.000 euro dirutan irabazteaz gainera, Mecca Recording Studiosekin lau abesti grabatzeko hautua lortu dute, eta Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango dute.

Halaber, duela egun batzuk 2.000 euroko Entzulearen Saria Stai Zittok irabazi zuen. Beste saritu bat ere izan da aurtengo Maketa Lehiaketan. Kafe Antzokiak Baobabs Will Destroy Your Planet taldea saritu zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios