Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con una única vía y con un servicio complementario de autobuses

Bizitza perfektua

'Nola heldu naiz ni honaino' eleberriko protagonista topikoak hausten dituen emakumea da

Javier Rojo

Viernes, 28 de abril 2017, 23:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jezabelen bizitzak perfektua dirudi. Lanean goragoko postu bat eskaini diote. Herentzia bat jaso du. Etxea erostekotan dago. Gure gizartean askotan arrakastari lotuta agertzen den bizitza daramala ematen du pertsonaiak. Besteen aurrean erabaki egokiak hartzen ditu, behar den momentuan, eta independentzia eta erabakitzeko ahalmen hori dira bere arrakastaren arrazoietako ba tzuk. Horrela agertzen zaigu Kattalin Minerrek idatzitako 'Nola heldu naiz ni honaino' izenburuko nobela honetako protagonista. Topikoak hausten dituen emakumea dela erakutsi nahi du pertsonaia honek. Kanpora begira. Baina istorioa lehenengo pertsonan kontatuta dagoelarik, protagonistaren ikuspuntua nabarmen tzen zaigu, eta bere bizitza berak nola ikusten duen ere azaltzen da. Eta horretan dago koxka. Pertsonaiak erabakiak ziurtasun osoz hartzen dituela ematen du, baina bere barruan dudak besterik ez dira agertzen. Bizitza sozial aberatsa irudikatzen du pertsonaiak, baina bakardadearen mugan mugitzen da une oro, ia pertsonaia erromantikoa balitz bezala.

Honelako kontrajarpenetan oinarrituta, idazleak nobelan aurkezten den argumentua ideia batzuk garatzeko erabili nahi duela ematen du. Funtsean askatasuna eta erabakitzeko ahalmena zertan dautzan azaldu nahi dela dirudi batzuetan, eta ildo honetatik begiratuta, istorioa ideia horien menpean dagoela. Beste hitzetan esanda, Minerren liburuak askotan tesi nobela baten ezaugarriak hartzen ditu; eta hauetan funtsezkoena, azaldu nahi duen tesiak kontrolatzen duela argumentuaren garapena. Hau da, argumentua nobelatik kanpo dagoen planteamenduak gidatzen duela askotan. Ideiak azaldu nahian, istorioak zenbaitetan abstrakziora jotzen du, detaile batzuetan zehaztasun falta nabarmena delarik.

Baina dudarik gabe Kattalin Miner idazle trebea da oso, eta argumentua planteamendu horretatik pixka bat askatzen denean nabarmentzen da idazlearen abilezia. Ideiek inposatutako eskema alde batera utzita, istorioa kontatzen duenean, pertsonaiak egiten dituenak eta sentitzen dituenak argumentuaren garapen natural moduan aurkezten direnean, irakurlea ohartuko da Minerrek oso ondo dakiela istorio bat kontatzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios