Borrar
'Koadernoa zuri'-ren azala.
Bi ahizpa

Bi ahizpa

Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak argitaratu du 'Koadernoa zuri' izenburuko nobela labur hau

Javier Rojo

Viernes, 14 de abril 2017, 23:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak argitaratu du Koadernoa zuri izenburuko nobela labur hau. Liburuaren hasieran esaten dena kontuan hartuta, jatorriz, idazlan honetan aurkezten dena antzerki lan moduan sortu zen. Lan horren hitzen arduradunak Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturbe bera izan ziren. Material horretan oinarrituta, eta idazlearengan ohikoa izaten den norabidea aldatuta, nobela laburra sortu zen. Koadernoa zuri izenburuko lan hau irakurleari nobela moduan aurkezten zaio, hau da, irakurri beharreko testu moduan. Nago, edonola ere, liburua irakurtzen dutenek ezin dutela kontuan hartu gabe utzi haren jatorria. Izan ere, istorioa atal laburretan antolatuta dago, ia esketxak diruditen ataletan. Eta nobelaren diskurtsoan atalen arteko harremanak askotan isildu egiten zaizkio irakurleari eta honek puzzle moduan aurkezten zaion testuari batasuna eman behar dio. Baina honek guztiak begi-bistakoa ematen du, bertan kontatzen zaiona kontatu ez baizik-eta erakusten bazaio.

Istorio honen argumentua bi ahizparen arteko harremanaren inguruan eraikitzen da. Arrate eta Begoña dira ahizpak. Arratek mediku egiten du lan. Begoñak aspaldian alde egin du gurasoen etxetik. Ama hil egin zaie eta Arratek gutxien espero duenean, Begoña agertzen da berriro amaren etxean. Momentu horretatik aurrera, bi ahizpen arteko tirabira moduan antolatzen da argumentua. Eta tirabira horretatik irakurleak eraikiko du poliki-poliki familian gertatutakoa, zergatik alde egin zuen Begoñak hogei urte lehenago. Funtsean, familia-giroa itogarria iruditzen zitzaion Begoñari, batez ere amak dena kontrolpean mantendu nahi zuelako. Eta ama kontrolatzaile horren jarreran erlijioaren presentziak berebiziko garrantzia zuen. Begoñak inguru horretako giroa ezin jasan zuelarik joan zen etxetik. Tirabira moduan aurkezten da bi ahizpen arteko harremana, dialektikoki alegia. Eta tirabira horretan elkarren arteko eragina nabarmena da, bat-batean ahizpek paperak trukatzen dituztela ematen baitu, elkar konbentzitu izan balute bezala.

Aldaketa hau, dena dela, arinegi gertatzen da, irakurleak hori ulertzeko azalpenik beharko ez balu bezala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios