Borrar
CAF-Elhuyar sariak 2017.
CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea gaur amaituko da

CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea gaur amaituko da

Zientzia eta teknologiaren arloko artikuluak, kazetaritza lanak eta proiektuak bultzatzen dira, 2.000 euroko lau sari eta 5.000 euro beka bat banatuz

PPLL

Martes, 17 de enero 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea gaur bukatuko dela gogoratu dute ekimenaren arduradunek. Zientzia eta teknologiaren arloko artikuluak, kazetaritza lanak eta proiektuak bultzatzen ditu sariketak, 2.000 euroko lau sari eta 5.000 euro beka bat banatuz. Gainera, aurten sari berri bat dago, lehen sektoreari lotutako lanentzat.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea da CAF-Elhuyar sarien azken helburua, eta, horrenbestez, horretan dabiltzan ikertzaileak, zientzia zaleak, kazetariak eta sortzaileak sariketan lanak aurkeztera animatu dituzte.

Kategoriei dagokienez, dibulgazio artikulu originalen kategoria bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarritutako dibulgazio artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko ditu. Bestalde, zientzia kazetaritzaren arloko lan hoberena 2.000 eurorekin eta eskulturarekin sarituko da.

Halaber, Zientzia Gizartean sorkuntza beka kategorian zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru laguntza jasoko du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten beste sari bat dago, lehen sektoreari lotutako lanentzat. Hain zuzen ere, CAF konpainiak eta Elhuyarrek elkarlanean antolatzen duten sariketak bidelagun berria du, Neiker Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea. Ikerketan euskararen erabilera bultzatzeko asmoa du Neikerrek, eta, horren erakusgarri, sariketaren babesle bihurtu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios