Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
marta goikoetxea
Miércoles, 30 de noviembre 2016, 02:12
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Jakina da kultura dela gizarte baten egituraketan eta moldaketan funtsezko faktore bateragarria. Herrialdeen arteko mugek, aitzitik, zaildu egiten dute nonbait ohitura eta tradizio berak dituen gizarte bateratu bat lor tzea. Garai bateko mugek ezarri zuten etena eta banaketa gainditzeko ezinbestekoak dira kultur alorrean lan egiten duten bi aldeetako elkarteen arteko ezagutza eta lankidetza. Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko zubiak eraikitzerako orduan, Gerediaga Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) badaukate zer erakutsi. Duela hamar urte, hitzarmen bat sinatu zuten, Durangoko Azokan, Iparraldean egiten diren kultur jardueren aurkezpena eta garapena bultzatzeko konpromisoak batzeko asmoarekin. Urteurrena borobiltzeko helburuarekin, Ipar Euskal Herriko eskaintzak inoiz baino leku zabalagoa izango du aurten 'Kulturaren Plazan'.
«Iparraldeak betidanik tokia ukan du Durangoko liburu eta disko Azokan, baina hamar urte hauetan harreman horiek areagotu dira, besteak beste Gerediaga elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak bermatzen duten partaidetzari esker. Pozten gara ikusita Iparraldeko argitalpenek eta diskoetxeek duten toki partekatua eta bateratua euskal kulturaren hi tzordu garrantzitsu honetan», ziurtatu du EKEko arduradun Frank Suarezek.
Euskal Kultur Erakundeak 16 urteko esperientzia du euskal kulturaren zerbitzuan. Izan ere, EKE 1990ean sortu zen, euskararen eta euskal kulturaren alde ari diren elkarteek bultzaturik eta erakunde publikoek lagundurik, hala nola Frantziako Estatua, Akitaniako kontseilua, Pirinio Atlantikoetako kon tsei lua, eta euskal kulturaren aldeko Herrien Sindikata, gaur egun iparraldeko 142 herrik edota herri elkargok osatzen dutena. Sortu zenetik, Uztaritzen du egoitza, Lota Jauregian, alegia. Euskal kultura zaintzea, transmititzea eta hedatzea ditu lan ardatzak.
Halaber, Uztaritzeko erakundeak eginbeharretan, ikusgarrigintzan, literaturan, ondarean edo entzun-ikus sailean ari diren kultura elkarteak laguntzen ditu eta haientzat ere arartekari lanak egiten ditu. Gaur egun, 150 bat kultura edo artista elkarte dira Euskal Kultur Erakundearen kide. Bere talde profesionala bederatzi langilez osatuta dago Pantxoa Etxegoinen zuzendaritzapean.
Parada ezin hobea
Euskal kulturaren baliabide iturri izanik, mugaz gaindiko harremanetan leku berezia dauka, besteak beste Gerediaga Elkartearekin duen hi tzarmenari esker. Akordio honekin, bi elkarteen arteko informazioaren joan-etorria indartzea lortu dute. Hala, Euskal Kultur Erakundeak bitartekaritza lana egiten duenez Iparraldeko argitaletxe, diskoetxe eta ikus entzunezko eragileekin, Gerediaga elkartearentzat Iparraldeko kultur eragile garrantzitsua da. Horregatik hartzen dute aintzat EKEren katalogoa eta eskaintza, Azoka-ko guneetako programazioan txertatzeko; era horretan, Iparraldeko eragileei arreta berezi bat eskaintzen die, haien presentzia errazteko eta ziurtatzeko asmoz. «Parada ezin hobea dugu Iparraldeko ingurunea, idazle, kantari eta musikariak hobeki ezagu tzeko eta bide berriak urra tzeko iparraldearen eta hegoaldearen artean», aitortu du Suarezek Durangoko Azokari buruz.
Aldi berean, EKEren laguntza eta ekarpena aberasgarria da Durangoko azokan. Izan ere, Ipar Euskal Herriko kultura eragileen parte hartzea ahalbidetzen du erakusmahaien alokairu prezioak jaitsiz, lan administratiboa antolatzen du (bakoitzaren inskripzioak azokan eta gune desberdinetan), diru laguntza eskaintzen du Durangora joateko eta bertan egoteko, promozio lana egiten du (webgunearen eta berritasunen katalogoa argitaratzearen bidez), laguntza eskaintzen du komunikazio alorrean (prentsaurrekoak eta prentsa agiriak antolatuz), animazioak koordinatzen ditu azokan bertan (idazle topaketak, kontzertuak, tailerrak haurrentzat) eta mahai inguruetan ere parte hartzen du.
Aurten, 51. edizioan, Ipar Euskal Herriak leku eta indar berezia izango du, hitzarmenaren urteurren borobila ospatzeko. «Iparraldeko hainbat sortzaile, musikari, idazle, marrazkilari, aktore kultural edo kultura garatzaile adina gaia eta obra aurkeztuko dituzte, inoiz baino gehiago. Iparraldeko lurralde mailako hainbat kultur egitasmo aurkeztuko dira, gure egoera politikoa eta administratiboa aldatzen ari delarik Herri elkargo bakar baten sorrerarekin 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera», azaldu du EKEko arduradunak. Ildo honetan, Gerediaga Elkarteko presidentea Nerea Mujikak adierazi duenez, «30 ekitalditik gora izango dira Azokan teknologiari, zinemari, zabalkundeari, literaturari, musikari zein arte eszenikoei lotuta, eta formatuak ere denetarikoak izango dira: hitzaldiak, mahai-inguruan zein ikuskizunak». Egitarau berezi honek helburu irmo bat du: mugaz gaindiko zubi hau etorkizunera begira sendotu dadila.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.