Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 sentido Cantabria por dos accidentes en Santurtzi
Aritz Gorrotxategi, berak itzulitako 'Zero K' liburuaren aurkezpenean.
«Aldi berean saltsa askotan sartzea gustatzen zait»

«Aldi berean saltsa askotan sartzea gustatzen zait»

Aritz Gorrotxategik gaurkotasunaren kontraesanak hausnartzen ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria jaso duen ipuin bilduman

virginia enebral

Domingo, 9 de octubre 2016, 17:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ia hamabost urte igaro dira lehenengo ipuin-bilduma argitaratu zuenetik. Egile bera ageri zaigu, beraz, 'Egurra Pinotxori' bildumaren eta 'Zer egingo dugu orain opariekin', aurtengo Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarian saridun gertatu denaren atzean: Aritz Gorrotxategi. Idazle donostiarraren garapena agerian uzten zuen iazko 'Koldar hutsa zara' nobelak, obra sarituaren aitzindaritzat har genezake, biek gaur eguneko pertsonaiak eta egoerak aurkezten baitituzte. Halere, Algaida argitaletxeak abenduan kaleratuko duen ipuin-bilduma saritua aurretik idatzia izan zen. Idazkera argi eta erraz baten bidez, «errealitatez blaituta» dauden istorioetara gerturatzen gaitu Gorrotxategik.

Nola definituko zenuke Zer egingo dugu orain opariekin ipuin bilduma?

Kutsu sozialeko bilduma bat da. Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena dituzte ardatz ipuinek. Era berean, idazkera argi, minimalista, ironiko eta kritikoaren aldeko apustua egin dut. Kontraesana dirudien arren, ipuinak «pesimismo irribarretsu» halako batez blaituak daude.

Edonork elkarren pareko jo ditzakeen pertsonaiak marrazten dituzu. Egunerokotasuna edo errealitatea da zure inspirazioa?

Ez beti, baina honako honetan bai. Urteekin garapen bat izan dut, eta, azken aldian, prosan behintzat, inguruko gauzetara jotzen dut. Eta ez da materialik falta Material hori nola erabili, nola kontatu, hori da gakoa. Zentzu horretan, eredugarria iruditzen zait orain pare bat urte Nobel saria jaso zuen Svetlana Aleksievitxen lana. Haren 'Voces de Chernobil' eta 'El fin del 'Homo Soviéticus'' lanak irakurri ditut, eta uste dut errealitatearen ertz guztiak azaltzeko gaitasun ikaragarria duela. Ez zaio interesatzen egia bat edo bertsio bat, egia edo bertsio guztiak baizik. Errealitatera hurbiltzeko modu ezin hobea da: ahots ezberdinen mosaikoa.

Zure ipuinek ezkor eta gogaitasun kutsua dute, 'Koldar hutsa zara' eleberriarekin partekatzen duten ezaugarria, bide batez. Gaur egungo egoeraren isla dira edo iraganaren mira duzu?

Egoeraren isla dira, eta, alde horretatik, 'Koldar hutsa zara'-n egin nuen antzera, gure kontraesan txikien katalogoa ere bai. Jarraipen bat bezala har daiteke ipuin-bilduma, baina ipuinetako asko nobela idatzi aurrekoak dira. Ipuinotan aurkitu nuen nobelarako tonu egokia.

Nobela eta poesia landu dituzu batez ere, eta emaitza onekin gainera. Izan ere, alor bietan sariak jaso dituzu. Halere, azken bi urteetan ipuinak idazten hasi zara. Beste genero bat lantzeko grina zenuen?

2002an argitara eman nuen 'Egurra Pinotxori' izeneko ipuin-bilduma, eta, alde horretatik, ipuina ez zait arrotza genero bezala. Baina ordukoek eta gaurkoek ez dute zerikusi handirik. Esango nuke ipuin haiek literaturaz eta irakurketez blaituta zeudela, eta, honako hauek, berriz, eguneroko errealitateaz. Tarteka argitara eman izan ditut ipuinak aldizkari edo egunkarietan ere. 2009an argitaratu nuen 'Axola ez duenean' eleberria ipuin bat zen, oso luzea atera zitzaidana. Eta nobela bihurtzea erabaki nuen. Hortaz, ipuinaren generoa beti izan dut hurbilekoa.

Zein generotan sentitzen zara erosoago?

Guztietan. Egia esan, ez dut lehentasunik. Unean unean erabakitzen dut. Bolada batzuetan gusturago nabil poesiarekin. Orain, berriz, ipuinarekin. Nobelak esfortzu eta denbora handiagoa eskatzen du, eta aldarte jakin bat. Adierazi nahi dudanaren arabera aukeratzen dut bata edo bestea.

Sarien bultzada

Iaz, Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa irabazi zenuen eta Gabriel Arestiko epaimahaiak ere accesit batekin saritu zuen zure lana. Aurten Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria jaso duzu. Hasitako bide horretan jarraitzeko bultzada dira?

Sariek beti ematen dute bultzada. Eta, egia esan, gustura ari naiz ipuinekin, baina ez ditut beste generoak erabat baztertzen. Zorionez edo zoritxarrez, aldi berean saltsa askotan sartzea gustatzen zait.

Azken urteetan eleberriak eta poesia-liburuak kaleratu dituzu. Hamabost urte igaro dira azken ipuin-bilduma argitaratu zenuenetik. Urduritasuna, ilusioa ala erantzunkizuna, zer sentitzen duzu?

2002an argitaratu nuena eta honako hau nahiko ezberdinak dira. Ezberdinak dira nigan garapen bat egon delako, ordutik hona gauza asko gertatu eta aldatu direlako. Ingurukoaz hitz egiteko tonu egokia nahi nuen, eta esango nuke orain gutxira arte ez dudala topatu. Behin topatu dudala, errazagoa zait esan nahi dudan hori esan nahi dudan bezala esatea. Gidoigile egindako lanak ere badu zerikusia horretan.

Zeintzuk izan dira zure erreferenteak?

Ipuinak idazterakoan hurbil izan ditut Dovlatov, Babel, Txekhov, Pavese, Malamud, Cheever, Flannery OConnor, Amos Oz

Oparoa izan da azken urteetako sorkuntza: 'Koldar hutsa zara' eleberria, ipuinak Buru-belarri ari zara idazten edo bizitzak momentu honetan eskatzen dizuna da?

Ez naiz egunero idaztera esertzen den horietakoa. Behin, Vargas Llosak aitortu zion Onettiri egunero idazten zuela, literaturarekin ezkonduta zegoela. Onettik erantzun zion berak amorantetzat zeukala, harreman askeagoa zuela harekin. Onettiren kofradiakoa naiz zentzu horretan. Gogoa dudanean idazten dut, barrenak hala eskatzen didanean. Irakurri, bai, hori egunero egiten dut, baina idatzi ez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios