Borrar

'Richard Zikoina' filma euskaraz estreinatuko da gaur zinema aretoetan

Barakaldon (Max Ocio), Durangon (Zugaza), Bilbon (Zubiarte, Multicines eta Golem Alhondiga), Donostian (Principe), Gasteizen (Florida)...

elcorreo.com

Jueves, 11 de mayo 2017, 23:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren bitartez, 'Richard Zikoina' filma euskaraz iritsiko da zinema aretoetara gaur. Hain zuzen, Errenterian (Niessen), Iruñean (Golem Morea), Barakaldon (Max Ocio), Durangon (Zugaza), Bilbon (Zubiarte, Multicines eta Golem Alhondiga), Donostian (Principe), Lasarten (Urbil, Cinesa) eta Gasteizen (Florida) estreinatuko da euskaraz.

Zineuskadik jakinarazi duenez, Toby Genkel eta Reza Mema alemanek zuzenduriko filmaren argumentuari dagokionez, zikoinek hezitako txolarre umezurtza da Richard, eta bere burua zikoinatzat dauka. Negua iristean, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino iristeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango.

Orduan, Richardek benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginez. Bidaian zehar lagun berriak egingo ditu eta abentura zirraragarriak bizi, baina azkenean Afrikarako bidea topatzen duenean, zikoinetako bat erreskatatu beharko du, bere benetako indarra askatuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios