El Correo

'Harri zopa', haurrentzako film laburren bilduma

  • Estreinua datorren astean izango da eta lanak kondaira eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen ditu

Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, 'Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin' haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz estreinatuko da datorren martxoaren 24an.

Rita & Luca banatzaile independentearen ekoizpenak kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film laburren sorta bat da, Zineuskadik jakinarazi duenez.

Zinemaren Hontza pertsonaiak «xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako» bost istorio aurkezten ditu film sorta honetan. Hontza bera da istorio guztien arteko zubi lana egiten duen pertsonaia. Orotara, 40 minutu inguruko iraupena dute film laburrek.

'Harri zopa eta beste zenbait alderantziko ipuin' pelikula bildumak ondorengo istorioak jaso ditu: 'Ardiak zenbatzera', 'Janztearen abentura', 'Eskularrua', 'Harri zopa' eta 'Gailetaren ihesaldia'.

'Harri zopa' film sortaren estreinaldiaren ostean, apirilaren 7an 'Igelen Erresuma' pelikularen txanda izango da. Kontakizunak igelen munduan barneratuko du ikuslea. Igelen olinpiar jokoen atarian, erresuma eta jokoen etorkizuna zalantzan jarriko dute zenbait gaizkilek. Zineuskadik datozen asteetan bi film hauek zein aretotan estreinatuko diren argitaratuko du webgunean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate