El Correo

'Batman Lego' euskaraz estreinatu da

Pelikularen kartela.
Pelikularen kartela.
  • Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da

Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programak 'Batman Lego' filma euskaraz eramango du Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi zinema aretotara gaur. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da.

Hain zuzen, Zineuskadik jakinarazi duenez, Iruñeko Golem La Morea, Bilboko Multis, Getxoko Zinema, Barakaldoko Cinesa Max Ocio, Gasteizko Florida, Errenteriako Niessenko, Usurbil Cinesa Urbil eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan estreinatuko da euskaraz filma.

Chris Mckay zinemagileak zuzendutako ekoizpen berria 'Lego' filma munduko fenomeno bilakatu zuen «espiritu adeigabe eta jostagarri» berarekin dator. Lego Batmanek Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham hiria.

Zinema Euskaraz programak gogoz ekin dio 2017ari, eta 'Batman Lego' filma aurten diruz laguntzen duen hirugarrena da. Aurretik, 'ORM Elurretako Erresuman' (The Snow Queen 2) eta 'Ballerina' estrenatu dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate