Borrar
'Pan' filmaren momentu bat.
Peter Panik bihurriena pantailetara bueltatuko da

Peter Panik bihurriena pantailetara bueltatuko da

Duela aste gutxi batzuk 'Pan'-en mundu mailako estreinaldia Londres egin zen eta bihar Estatuko zinema aretoetara ailegatuko da euskaraz zein erderaz

elcorreo.com

Jueves, 8 de octubre 2015, 00:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mota guztietako Peter Panak ezagutu ditugu: marrazki bizidunekoak, nerabezarora heldu direnak, gaztetxoagoak, aktore desberdinen aurpegiekin... Baina bihartik aurrera, J. M. Barryren istorioaren bertsio berria ezagutzeko aukera izango dute zahartzearen beldur direnek. Gainera, ipuin honen moldaeran guztiz eraldatutako Hugh Jackman antzezle australiarra daukagu Bizarbeltz pirataren paperean.

Peter (Levi Miller) 12 urte dituen mutiko bihurria da. Londreseko umezurtz-etxe batean bizi da. Bertan egotea ez zaionez batere gustatzen, pirata eta maitagarriekin abentura asko izango ditu. Lurralde magiko horretan bere tokia aurkitzen saiatuko da mota guztietako pertsonaiak ezagutzen dituen bitartean. Tigrilla (Rooney Mara) gerlariaren eta Garfio Kapitainaren laguntzaz, Peterrek Bizarbeltz pirata irabazi behar izango du Sekula Betiko lurraldea salbatzearren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios