Autodeterminazioak
Roberto Moso
Sábado, 28 de noviembre 2015, 00:33
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Roberto Moso
Sábado, 28 de noviembre 2015, 00:33
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
'Vaya Semanita' saioko duela bi asteko emanaldian ikusia: «ETB berriro Nafarroan». Ustezko bikote nafar bat telebista aurrean poz-pozik kokatzen da. Zortzi urte pasa ondoren ETBko emisioa euren etxean ikusi ahal izateko. Laster hasiko da desengainua: «Baina... Felix Linaresek hor jarraitzen al du?», «eta bakeroek ere bai?», «eta 'Vaya Semanita'-ko tematiek ere bai?»... Esketxari ginga ipintzeko, offean dagoen ahotsak honela dio: «Baina badago zerbait telebista ikusterakoan euskaldun guztiok elkartzen gaituena»: bikote nafarra eta beste bat 'Euskadikoa' are alaitsuago jesartzen dira pantaila aurrean honako hau oihukatuz: «Bertin Osborne Los Morancosen etxean, hau bai emanaldi bikaina!».
Ez dakit oso 'barne-kontsumorako' txistea ez ote zen izango. Ziur aski telebistako audientzien zifrak ez dira gure gizabanakoen kezkarik larrienetakoen artean egongo eta gehienek ez dute jakingo zeintzuk diren gehien ikusten diren saioak eta zeintzuk gutxien. Neuk ere ez nuen sinisten egunero -garai hartan nire lanaren zeregin bat zela eta-, ikertu behar izan nituen arte. Are gehiago. 'Salvame'; 'Gran Hermano'; edo 'Mujeres, Hombres y Viceversa'-ren tankerako telesaioak Euskadin beste komunitateetan baino gehiago ikusten direla baieztatzen dudanean, mesfidantza nagusitzen da. «Baina, nola egiten dira ikerketa horiek?», «Fidagarriak al dira?». Bai, hala dira. Batzuek ez dute sinistu nahi Telecinco aspaldiko partez eta hilero-hilero euskal hiritarren -eta euskaldunen, bide batez esanda- katerik ikusiena dela. Izan ere, 'Vaya Semanita'-ko aipatutako aleak nekez gainditu zuen audientziaren % 5a, 'Gran Hermano'-k %22a eskuratzen zuen bitartean eta 'Ocho Apellidos Vascos' filmak -askotan 'Vaya Semanita'-ko umorearen semea dela esan denak- %40tik gorako kuota lortzen zuen bitartean, Telecinco eta Cuatro kateek batera emandako emisioan.
Nahiz eta jende askok ez sinistu, SOFRESek eskainitako audientzia datuak nahiko fidagarriak dira. Frogarik sendoena: publizitate inbertsioak egiten dituztenak neurketa horietan oinarritzen direla dirua (diru asko) hemen edo han gastatzeko. Eta jakina da: «Ezer ez da milioi bat dolar baino koldarrago».
Gure etxeetatik kate bat edo bestea aukeratzen dugunean zer motatako telebista nahi dugun esaten ari gara eta arrakastatsu suertatzen diren telesaioek etorkizuneko programazioa baldintzatuko dute. Nolabait, autodeterminazio txiki bat izango litzateke. Gauza bera gertatzen da aukeratzen diren liburuekin, elikagaiekin, pelikulekin, diskoekin, kirolekin eta abar. Liburu-dendak ixten ari direlako negar egin baino lehenago komenigarria litzateke gure buruari galdetzea noiz erosi genuen azken liburua. Disko-dendak desagertzen ari direlako kexatu baino lehenago, beharbada piratak izatera jolastea gustuko izan dugula aitortu behar genuke.
Joan den larunbatean, Parisko sarraskiak zirela eta, foro askotan hitz gordinak irakur zitezkeen telebistako kate gehienek «telezaborra» emanez jarraitzen zutelako gauean zehar. Berriro ere dena zen politikarien errua, kulturarik ezaren errua, heziketaren errua eta ez dakit zenbat konspirazioren errua. Arrazoi zati bat ez diet kenduko batzuei. Baina norberaren erantzukizuna ere hor dago. Herri bakoitzak -esaten da maiz- merezi duen gobernua dauka. Ba hori neurri batean egia bada, gauza bera esan dezakegu daukagun telebistaz, literaturaz, eta oro har, denbora pasatzeko eraz -onerako eta txarrerako-.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.