Borrar
Jaialdiaz gain, jarduera ugari antolatu ditu FANTek.
Beldurra astintzeko egitaraua

Beldurra astintzeko egitaraua

FANT jaialdiak aisialdiko jarduera ugari antolatu ditu; erakusketak, aurkezpenak... eta bazkaltzeko menu odoltsua

elcorreo.com

Martes, 21 de abril 2015, 00:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Begi odoleztatu entsalada, zonbi barrunbeak euren harrekin edota hilkutxa ustela jateko parada izango dute FANT gertutik jarrraituko dutenen artean. "Odolez betetako menu berezia" da fantasiazko fantasiazko zinemaren jaialdiak eskainiko dituen ekitaldietako bat. San Mames Zumardian, 12,5 euroren truke, indarrak berreskuratzeko bazkaria har dezakete bisitariek, beste jarduerak osatzeko.

Maiatzaren 8an hasiko den FANT jaialdiak, izan ere, programazio anitz, erakargarri eta kalitatezko asialdiko ekimenak antolatu ditu, herritar guztiak zinemaldiaren fantasiazko giroan murgildu daitezen, baita zine aretoetatik kanpo ere. Camu Martinho artista polifazetikoaren marrazkien erakusketa bat izango da, besteak beste, La Bolsa udal zentroan. Bizitza guztia beretzat marrazten aritu ondoren, artista asturiarra zenbait argitalpen eta talde erakusketetan laguntzen eta parte hartzen hasi zen, bere lehenengo bakarkako erakusketa den honetara heldu arte.

'The Drawing Collection' erakusketak, zuri beltzean tintaz egindako lanak ditu. Eragin anitzak hauteman daitezke, hala nola zinea, musika eta pintura. Artistak ahalegina egiten du gizakia inguratzen duten ohiko sentimenduak islatzeko, besteak beste, beldurra, tristura, bakardadea, isolamendua eta amorrua. Erakusketa maiatzaren 4tik 16ra egongo da zabalik.

Halaber, FNACen Julián Lara zine zuzendari sevillarraren 'Welcome to Hollywood' liburua aurkeztuko da maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00etan. Larak AEBetan izandako esperientziak bildu ditu liburuan, eta, umorez eta espiritu positiboz, kritika egiten dio zine munduari, Hollywooden egin zituen hiru urteetan egunero bere burua berrasmatu behar izan zuen pertsonaren esperientzian oinarrituta. Julián Lara ezaguna da, beste gauza batzuen artean, zine munduko hainbat jaitan baimen barik sartzea lortu zuelako. Hori dela eta, Spielberg, George Lucas edo Guillermo del Toro bezalako zinemagileak ezagutu zituen. Liburuak Santiago Seguraren hitzaurrea eta Alex de la Iglesiaren epilogoa ditu.

Horretaz gain, Kale Nagusiko BBK Aretoan 'FANT Pandilla' saioa amaitzean egingo den PreFANT jaia hartuko du Kazeta jatetxea maiatzaren 2an. 'FANT Pandilla' saioan, 1980ko hamarkadako bi film klasiko eskainiko dira: 'Bitelchus' eta 'Cazafantasmas'. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Beste alde batetik, Azkuna zentrotik gertu dagoen El Muro tabernak ere bat egingo du jaialdiarekin. FANT 21eko ikus-entzule guztien ezinbesteko topaleku bilakatuko da, zine emanaldiak amaitu ondoren, sarrerarekin hurbiltzen diren jarraitzaileentzat beherapenak eskainiko baititu.

.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios