Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Nestor Basterretxea artista handia.
Nestor Basterretxea omenduko du Bermeok

Nestor Basterretxea omenduko du Bermeok

Artista eta bere seme kutuna gogoratzeko ekitaldia egingo du martxoaren 21ean

elcorreo.com

Domingo, 15 de marzo 2015, 00:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeo herriak Nestor Basterretxea pertsona, artista eta bere seme kutuna gogoratzeko ekitaldia egingo du martxoaren 21ean. "2014ko uztailaren 12an, Nestor Basterretxea jauna joan zitzaigun eta, pertsonarekin eta artistarekin batera, Bermeoko Seme Kutuna galdu genuen. Bermeo herriarentzat ezinbestekoa da Nestor Basterretxea artista eta pertsona bikaina omentzea eta eskertzea bere eskuzabaltasuna herri honekin", azpimarratu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek.

Omenaldia Bermeoko Kasinoko areto nagusian izango da, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldi "oso polita" izango dela azaldu dute, Bermeoko herritar eta talde askok parte hartuko baitute, hala nola txistulariek, txalapartariek, gaiteroek, dantzariak, Bermeoko Abesbatzak eta Izaro Abesbatzak. "Herriak Nestor Basterretxeari egingo dion omenaldia izango da, asko izan baitira omenaldi hau egiteko interesa agertu duten herritarrak eta elkarteak", nabarmendu du Aingeru Astui zinegotziak.

Ekitaldia bukatu ondoren, Lameran, 'Euskal Kosmogonia' Nestor Basterretxearen eskultura multzoaren aurrean, artista bermeotarrak udalerrian zehar duen parke eskultorikoaren inaugurazio sinbolikoa egingo da, asko baitira Nestor Basterretxearen lanak Bermeon: 'Hilargi Amandrearen Mamuak', 'Hilarriak', 'Olatua', Benito Barruetaren omenezko monumentua, 'Matxitxakoko Bataila' eta 'Lurdeia', hain zuzen ere.

"Bermeo da artista bermeotarraren artelan gehien hartzen dituen herria, Nestorren altxor bat daukagu Bermeon eta munduari erakutsi nahi diogu", adierazi du Bidegurenek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios