'Txiki-Txef' lehiaketa egingo da Bermeoko azokan, 29an

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Azokako Berazel Elkarteak 'Txiki- Txef' lehiaketa antolatu dau zazpi eta hamabi urte bitarteko neskato-mutikoei zuzendura. Lehiaketa hilaren 29an egingo da, Udaleko azokan, goizeko 9.30ean hasita. Deialdian parte hartu nahi dabazanek hilaren 25a baino lehen emon behar dabe izena, 650613759 telefono zenbakira deituta. «Hogehi partaide baino gehiago batzen dadira bi fase egingo dira, eta, holan ez bada, finala bakarrik egingo da», azaldu dabe Berazen alkarteko kideek.

Lehenengo fasea 10.30erarte luzatuko da. Parte hartzaileek plater bat egin beharko dabe, «eurek gura dabena», argitu dabe. Osagaiak etxetik ekarri beharko dabez prestatuta -tuperretan- eta gero plazan platera elaboratu beharko dabe. «Esate baterako, oilo entsalada aurkeztu gura badogu, etxetik ekarri beharko da oiloa prestatuta eta barazkiak zatituta», argitu dabe. Epaimahaiak hamar plater gozoenak aukeratuko dauz.

Irabazlea aukeratzeko orduan, originaltasuna eta zaporea kontuan hartuko dira. Txef guztiek amantal bat eta diploma bat jasoko dabe, eta irabazleak txapela, kopa eta sukaldeko tresnak eskuratuko dauz.

Temas

Bermeo

Fotos

Vídeos