The Sey Sisters taldearen gospelak girotuko dau, bihar, Bermeoko Kafe Antzokia

Edna, Yolanda eta Kathy Sey ahizpak dira. / E. C.
Edna, Yolanda eta Kathy Sey ahizpak dira. / E. C.

I. A. BERMEO.

Azken urteotan ohiko bihurtu izan danez, Gabonei ondo etorria emoteko gospel ahotsak izango dira entzungai Bermeon. The Sey Sisters taldeak eskainiko dau bihar kontzertua, iluntzeko zortziretan, Bermeoko Kafe Antzokian. Edna, Yolanda eta Kathy Sey ahizpak, hain zuzen be, osotzen dabe The Sey Sisters taldea, «gaur egungo talderik ospetsuenetariko bat eta nazioarte mailan ezaguna», baieztatu dabe Bermeoko Udaleko Kultura saileko iturriek.

Hirukote honen abestiak «emozioz beteta» ei dagoz eta horreetan injustizien kontra agertzen dira, giza eskubideak defendatzen dabezan eta etorkizunera begira itxaropena azaltzen dabe.

Gospel arima eta afrikar espiritua uztartuz, hiru ahizpek euren izugarrizko ahotsak mundu guztian zehar zabaltzen dabez, «euren erritmo eta energia kutsakorrak, musika eta talentuagaz eta benetako pasioarekin konbinatuz». Eurakaz batera, Albert Bartolome piano-jole eta saxo-jolea igoko da Kafe Antzokikoeszenatokira, bihar.

Jaialdi garrantzitsuetatik igaro ondoren, The Sey Sisters-ek bere azken lana aurkeztu dau: 'Let freedom ring'. Albuma Martin Luther King-en 1963. urteko 'I have a dream' hitzaldi famatuko parte bat da. Esklaboen borroka eta afroamerikar herriak bere eskubide zibilak defendatzeko egin eban borroka gogora ekarteko omenaldi txiki bat egiten dabe. Sarrerak 8 eurona salduko dira.

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos