Udako etenaldia egin eta gero, Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak sexualitateari buruzko informazioa eta orientazioa emoteko Bermesex zerbitzua zabaldu barri dau, beste urte batez. “Sexua eta sexualitatearen bizipenean modu onuragarriak bilatzeko zerbitzu publikoa, konfidentziala eta doakoa da”, gogora ekarri dabe Udal saileko arduradunek.
Zerbitzu honen bidez, gazte bermeotarrei laguntzen jake, modu partikularrean ezagutu, onartu eta adierazi daitezan, besteakaz hartu-emona izateko modu onuragarriena aurkitzeko. Helburu hori lantzeko, izan bem gazte, familiarteko eta profesionalakaz lan egiten dabe.
Bermesex zerbitzuko adituak hainbat gaien ganeko orientazioa emoten dau, bariku arratsaldero, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean kokatutako bulegoan; besteak beste, sexu bidez transmititutako gaixotasunak (STG), antisorgailuak, tabuak eta sexu orientazioa. “Aurrez-aurreko arreta eta on-line bidezkoa da zerbitzua”, zehaztu dau Gazteria saileko zinegotzia dan Juan Karlos Agirrek.
Zuzeneko arretari jagokonez, barikuro, 16:00etatik 17:30era, gazte, senitarteko eta profesionalentzako aurrez-aurreko arreta eskainiko da Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko bigarren solairuan. Horrez gain, profesionalakaz koordinatzeko aukera egongo da. Bestalde, programa ereduaren bidez, proposamen ezberdinak eraiki daitezke; besteak beste, sexu hezkuntza programak, guraso eskolak, profesionalentzako ikastaroak, berbaldiak eta informazio kanpainak.
Teknologia barrien bitartez, aholkularitza ekintzak burutzeko aukera zabalak eskaintzen dabez, baita be, gizarte sare, korreo elektroniko, skype eta txat bidez.
Temas
BermeoLo + leído
Top 50
- 1
El ingenio a prueba en 24 horas
- 2
«Queremos formar a los estudiantes en las profesiones que demandan las empresas»
- 3
Ondarroa cierra con mil toneladas de anchoa la mejor semana de la costera
- 4
El primer punto de encuentro familiar de Busturialdea abrirá en Gernika a final de año
- 5
Cierran durante más de tres meses por obras el acceso a San Juan de Gaztelugatxe por Eneperi
- 1
El Hospital de Cruces recupera la normalidad tras sufrir inundaciones
- 2
Roban y agreden a dos ancianos en el centro de Bilbao a plena luz del día
- 3
Avicii: la oscuridad que se escondía en sus letras
- 4
Una macrorredada clausura un 'after' en un polígono de Arrigorriaga
- 5
Sanción a un guardia civil de Loiu que no vigiló el escáner de maletas por jugar con el móvil