BBK sariketan txapela janzteko gogotsu datoz bertoko bertsolariak

Aurreko bertso txapelketa bateko irabazlea abesten. /  E. C.
Aurreko bertso txapelketa bateko irabazlea abesten. / E. C.

Busturialdea eta Lea Artibaiko seina neska-mutilek parte hartuko dabe, gaur hasiko dan aurtengo lehiaketan

IRATXE ASTUI BERMEO.

Busturialdea eta Lea Artibaiko bertsolari gazteek, gaur, Igorren hasiko dan XXVI. BBK sariketaren txapela barriro janzteko gogotsu agertu dira. Igez, izan be, Busturialdeak lortu eban eta lehiaketa irabaztea. Aurtengo edizinoan, guztira, Bizkaiko ia 50 bat bertsolari gaztek parte hartuko dabe. Horreetatik sei k Busturialdeko taldea osotuko dabe eta beste seik Lea Artibaiko eskualdea ordezkatuko dabe.

Aurrekoetan legez, taldekako formatuan egingo da proba eta talde bakotxeko bertsolariek bi multzotan banatuko dira, bertsotan egiteko, adinaren arabera: talde baten 18 urte artekoak, eta bigarrenean 18tik 24 urtera artekoak. Beste alde batetik, txapelketan lau sailkapen-saio egingo dira. Lehenengoa, gaur bertan burutuko da Igorren eta Zallan egingo dabe hurengoa, martiaren 1ean, hain zuzen be. Bizkaiko bertsolari gazteen lehiaketak Deustun jarraituko dau, hilaren 5ean eta azken sailkapen saioa, barriz, Markina-Xemeinen izango da, hurrengo egunean.

Finala, 22an, Bilbon

«Finalaurrekoak Durangon eta Sopelan egitea aurreikusita dago, datorren hilearen 12 eta 13an, hurrenez hurren», zehaztu eben atzo, lehiaketaren aurkezpen saioan, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariek. Sariketaren finala, bestalde, Bilboko BBK Salan jokatuko da, martiaren 22an. Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVI. Sariketaren helburuetariko bat da «bertsolari gazteenei aukera emotea, beren buruari proba jarri eta erronka egiteko», azaldu dabe lehiaketaren antolatzaileek.

BBk kulturari , eta bereziko Euskadiko kultura eta hizkuntzaren tradiziozko adierazpenak bultzatzeko diran ekimenei, laguntzeko daukan apustuan sartzen da sariketaren antolaketa. Lehen edizioa 1992. urtean antolatu zan, «eta jada orduan Euskal Herrian errotuten dagoen ahozko euskal kulturaren adierazpideetako bat sustatzeko helburua izan eban», gogora dakarre Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren bultzatzaileek.

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos