Sare sozialak modu egokian erabiltzeko tailerra

Programaren lehengo berbaldia asteon burutu izan da, herriko institutuan. / BERMEOKO UDALA
Programaren lehengo berbaldia asteon burutu izan da, herriko institutuan. / BERMEOKO UDALA

Bermeoko institutuko 70 bat gazte hasi dira informazio teknologia barrien erabilera egokia zelan egin ikasten

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Ignacio Arocena institutuko DBH1eko -12 urte- 70 bat ikasle parte hartzen dabilz egunotan, sare sozialen erabilera egokiaren ganeko tailerran. Ekimena Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedi Busturialdea proiektuaren barruan dago eta herriko nerabeei zuzendutra dago, bereziki. «Gaur egungo gizartean, eta batez be, adin horretako gaztetxoen artean, informazioa eta komunikazio teknologiek garrantzia handia hartu dabe formazioan, hezkun-tzan eta bere bardinakaz hartu-emona izateko orduan», azaldu dabe Udaleko iturriek.

Hori dala eta, tailerraren helburua da «sare sozial eta horreen ezaugarrien eta ondorioen, positibo zein negatiboa, ganeko hausnarketa egiteko eremua ezar-tzea eta sare sozialen erabilera egokirako baliabidez hornitzea», azpimarratu dabe. Horren harira, 'watsapp', 'instagram', 'facebook' edo 'twitter' eta ganontzeko sare sozialak modu egokian erabiltzea ikasiko dabe gazteek tailerrean, «askotan, ez jakintasunez, era guztietako arriskuak bere gain hartuz erabiltzen dabezelako». Programa asteon hasi da, baina datorren martitzenean eta azaroaren 7an be saioa barriak izango dira, Bermeoko institutuan, Jon Gomezen eskutik.

Temas

Bermeo

Fotos

Vídeos