«Oso ondo» bategaz baloratu dabe erabiltzaileek Bermeoko kiroldegia

Kirol zentruko bazkideen gogobetetze maila ezagutzeko inkesta bi egin dauz Patronatuak

IRATXE ASTUI BERMEO.

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak inkestak egin dauz kirol zentruko erabiltzaileen artean. Arane kiroldegiko ekintzetan parte hartzen dabenen batez besteko gogobetetze maila 8,25 puntukoa izan da. «Oso ondo altu bategaz baloratu dabe zerbitzua», baieztatu dau Kirol Patronatuko zinegotza dan, Idurre Ormaetxeak.

Galdetegi baten bitartez, lurreko kirol ekintzen asetasun maila ezagutu gura izan dabe, eta 144 erabiltzailek bete dabe inkesta. Horeen batez besteko gogobetetze maila «8,82 puntukoa izan da, iazkoa baino -8,20 puntu- hobeagoa», zehaztu dabe iturri berdinek. Beste alde batetik, uretako kirol ekintzetako erabiltzaileak be kontuan izan dabez. Kasu horretan, 86 erabiltzaileren artean egin da inkesta. «Horeen gogobetetze maila 7,68 puntukoa izan da. Igezkoagaz alderatuta -7,84 puntu- zeozertxu jaitsi da», onatu dabe Araneko kiroldegian.

Erabiltzaileak 6,79 puntu emon dabez kanpainari buruz jasotzen duen informazioari buruz galdetzerakoan, eta izena emoteko prozedurari buruzko galderak 7,31 puntu izan dauz. Ikastaroak antolatzeko moduari jagokenez, jardueren kopuruari, ordutegiari eta prezioaren ganeko galderak, 7,57; 6,77; 6,9 eta 6,67 puntu jaso dabez, hurrenez hurren. Kirol zerbitzuak gomendagarriak diran galdetzerakoan, 8,05 puntugaz baloratu dabe erabiltzaileek, eta kirol gunearen garbitasunak 7,32 puntu lostu dauz.

Bermeoko Kirolaren Udal Patronatuko langileek eskaintzen duten arretari buruz galdetzerakoan, bestalde, 7,93 puntu emon dabez, eta gogobetetze mailaren batezbestekoa 8,82 puntu izan da. Monitoreen gaitasun profesionalari emondakoa puntuazioa izan da altuena, 9,36koa, hain zuzen be. Baxuena, barriz, kirol guneei eskainitako izan da; 6,41 punto. «Tenperatura, antolamendua eta akustika kontutan hartzen dira horren barruan», zehaztu dabe kiroldegitik.

Uretako kirol ekintzetan, 6,89tik gorakoak izan dira erabiltzaileek emon dabezan puntuazioak. Baxuena kirol gunearentzat izan da, -6,89-, eta monitoreen gaitasun profesionala izan da erabiltzaileek gehien baloratu dutena, 8,69 puntugaz.

Temas

Bermeo

Fotos

Vídeos