Kike Amonarrizek berotuko dauz laster 'Euskaraldirako' motorrak Bermeon

IRATXE ASTUI BERMEO.

Euskal Herrian egingo dan 'Euskaraldia' Bermeo be martxan ipiniko da eta motorrak berotzen hasteko lehenengo ekitaldia Kike Amonarrizen euskutik helduko da kostaldeko herrira. 'Bermeo euskalduna gura dozu? Egingo dogu? tituludun hitzaldia eskainiko dau kazetariak hilaren 14an, eguenean. Hitzordua Nestor Basterretxea aretoan egingo da, 19.00etan hasita.

Euskaraz jakin arren gaztelaniaz egiteko joera dauken perstonak aktibatu eta hizkuntza ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da 'Euskaraldia'. «Herritarrek eta erakundeek batera landuko da ekimena eta eguneroko bizitzan inertziak aldatzea dauka helburu», azaldu dabe Bermeoko Udaleko Euskara sailetik. Bermeon 66 lagunek bat egin dabe 'Euskaraldiagaz' eta herritarrei horren barruan antolatu izan diran ekimenetan parte hartzera deitu dabe.

Arlo ezbardinetako herriko gizarte eragile euskaldunak parte hartu dabe ekimenean, Udaleko ordezkarietatik hasita, auzo alkteak, dendari taternariak, sindikatu eta hezitzaieak, besteak beste. Horreen artean, egunkari honetako eskualdeko kazetariek be bat egin dabe Euskaraldiagaz.

Euskara bultzatzeko proiektua hainbat helburu daukaz. Horra hor, hizkuntza ohituretan eragin eta gaztelaniaren aldeko inertziari aurre egitea, erakundeak, eragileak eta interesa dauken norbanakoak alkarlanean ipintzea eta euskaldunek euskera gehiago erabiltzeko urratsak emotea, besteak beste.

«Lekuan lekuko euskalgintza aktibatzea,eta hamaika egunetan hiztunen artean sortutako dinamikak ekimenaren ostean mantentzea», gehitu dabe Euskara sailetik. «Bermeo euskeraz bizi eta arnasa hartzen dauen herria izaten jarraitzeko bihotzez ahora ekarri gura dogu euskara».

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos