Hobekuntzak egin eta gero, astelehenean igiriko da Bermeoko kiroldegia

I. ASTUI BERMEO.

Bermeoko Udaleko kiroldegiak datorren astelehenean zabalduko dauz ateak, hainbat hobekuntza lan egin ondoren. Urtero legez, herriko jaien tartea aprobetxatu dau Udalak legionellaren aurkako tratamendua egiteko, ur beroaren eta ur hotzaren zirkuituetan, eta DDD tratamendua ipintzeko be, «intsektuen, arratoien eta mikrobioen aurkakoa, hain zuzen be», zehaztu dau Kirol Patronatuko zinegotzi Irune Ormaetxeak.

Horrez gain, igerilekua hustu, zirkuitu guztiak garbitu eta espazio berean egoera okerrean egozan baldosak eta saretoak aldatu dira. «Igerileku ertaineko ertz guztia konpondu dabe be bai, eta era berean, bertako pasilloko eta bigarren solairuko kirola egiteko geletako argiak aldatu dira, hau da, fluoreszenteak kendu eta LEDak ipini dira», argitu dabe Udaleko Kirol Patronatuko arduradunek.

Beste lan batzuen artean, jaiak izan diran bitartean, teilatuaren egitura metalikoa garbitu da, bigarren solairua margotu da eta kiroldegian garbiketa orokorra eta sakona egin da makineri mekanikoekin. Horrez gain, konponketa txikiak be egin dira igerilekuan, biltegian, makina gelan, kiroldegiko kanpoko aldean eta aldageletan.

Holako hobekuntzak egiterako orduan, Bermeoko Udalaren helburua da»kalitatezko zerbitzu modernoak eskaintzea eta pertsona guztientzat instalazio egokiak izatea. Izan be, kirolaren aldeko apustua egitea herritarren osasunaren aldeko apustua egitea da», zihurtatu dau Ormaetxeak.

Temas

Bermeo

Fotos

Vídeos