Euskaraldia hezurmamitzeko partehartze prozesua zabalduko da bihar Bermeon

IRATXE ASTUI BERMEO.

Euskal Herri osoan abiatuko den Euskaraldia Bermeon be martxan ipini gura dabe. Joan dan abenduan Kike Amonarrizek eskainitako hitzaldiaren ostean, izan be, prosezuari hasiera emoteko lehenengo batzarra aurreikusita dago biharko, herriko Kultur Etxeko Gaztelekuan, 19.00etan hasita.

Euskaraz jakin arren, gaztelaniaz egiteko joera dauken pertsonak aktibatu eta hizkuntza-ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da Euskaraldia. Herritarrek eta erakundeek batera landuko dabe prozezua eta, eguneroko bizitzan, inertziak aldatzea bilatzen da.»Tokian tokiko euskaltzaleen sareak aktibatzea eta indartzea bilatzen dau Euskaraldiak», gogoratu dau Juan Karlos Agirrek, Udaleko Euskara saileko zinegotzi arduradunak.

Euskaraldiaren helburuak dira hizkuntza ohituretan eragin eta gaztelaniaren aldeko inertziari aurre egitea, erakundeak, eragileak eta interesa dauken norbanakoak elkarlanean ipintzea, euskaldunek euskara gehiago erabiltzeko urratsak emotea, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea, entitateek euskaraz aritzeko neurriak hartu daiezan sustatzea eta 11 egunetan hiztunen artean sortutako dinamikak ekimenaren ostean mantentzea. «Horretarako, talde motor bat sortuko da», azaldu dabe.

«Bermeo euskaraz bizi eta arnasa hartzen dauan herria izaten jarraitzeko, bihotzetik ahora ekarri gura dogu euskara», azaldu dau Agirrek. Helburu hori lortzeko, hain zuzen be, biharko hitzordua ez eze, otsailaren 7an beste saio bat izango da. Interesa dauken pertsonek euskera@bermeo.eus edo 94617 9122 telefonoan izena emon ahal dabe.

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos