Busturialdeko 200 bat dantzari nagusiak alkartuko dira Arteagan, bihar

IRATXE ASTUI GAUTEGIZ ARTEAGA.

Gautegiz Arteagako Artia Dantza Taldeak, aurten bere 30. urteurrena ospatzen dauenak, Busturialdeko dantzari nagusien jaialdia antolatzearen ardura hartu dau, aurtengoan. Hitzordua, izan be, bihar izango da herrian eta antolatzaileen esanetan, «eskualdeko 200 bat dantzari nagusi batzea espero da», aurreratu dabe.

Guztira, herriko taldeaz ganera, Urdaibaiko beste zazpi dantza taldek parte hartuko dabe jaian: Bermeoko Alkartasuna, Bakioko Itxas Alde, Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai eta Foruko Urdaibai. Baita be, Gernikako Elai Alai eta Ajangizko Artxube. «Kalean egitekoak ginen ekitaldia, baina eguraldi euritsua dala eta frontoian egitera behartuta gagoz», sentidu dabe Artia taldean.

Lehenengo talde guztiak batera hainbat dantza egingo dabez, eta horren ostean, bakarkako dantzak eskainiko dabez taldeek. «18.30ean hasiko da ekitaldia», zehaztu dabe. Alardean, Agurra, Boastitzea, Gipuzkoako zinta dantza, Dantzari dantza eta Ziekoko dantzak osotuko dabe programa. Bakarkako atalaren barruan, soka dantza, fandango eta arin arin, Lapurdiko polkak, Txokoluek, San Juan de Gaztelugatxe, eta Ikurrinan dantza izango dira ikusgai, besteak beste. Amaitzeko erromeria izango da.

Fotos

Vídeos