Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao

Bermeoko alde zaharreko planari proposamenak egiteko epea zabalik dago

IRATXE ASTUI

BERMEO.

Viernes, 16 de febrero 2018, 23:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeoko Udalak Alde Zaharraren plan bereziaren berrikuspenaren aurrerakina aurkeztu eta gero, herritarrek proposamenak, iradokizunak, galderak edota zalantzak argitzeko aukera izango dabe Berh@z bulegoan, Kultur Etxean zein Berualako bulegoetan. «Horretarako epea apirilaren 8rarte zabalik egongo da», zehaztu dabe Udaleko iturriek.

Datorren astean eskuragarri egongo diran inprimakien bitartez edo planberezia@bermeo.eus helbide elektronikoaren bidez igorri ahal izango dabez herritarren euren proposamenak, eta «mezu guztiek erantzuna jasoko dabe», egiztatu dabe. Alde Zaharraren plan bereziaren aurrerakina kontsultatzeko, hain zuzen be, Bermeoko Udalaren webgunean -www.bermeo.eus/plan_berezia.html- jo ahal da. Bertan batzen dira memoria, planoak, kultura ondareko elementuak, babespen mailak eta plan bereziaren mugaketaren dokumentuak .

«Herritarrek fase honetan era guztietako proposamenak aurkeztu ahal izango dabez, irekia izango baita aparkalekuak, zabor bilketa, estolderia, baldintza estetikoak, etxebizitza hutsak edo terrazan ganekoak», argitu dau Santi Murua, Berualako zuzendariak.

Alde Zaharreko Plan Berezia aurreikustearekin batera, ezinbestekoa izan da eremu historiko horretan dagozan eraikin eta biztanleriari buruzko informazioa izatea eta horretarako azterlan soziourbanistikoa burutzen hasi dira hil honetan Bermeon. «Alde batetik, eraikinak banan-banan ikustatuko dira eta, bestetik, biztanleriaren ezaugarriak ezagutuko dozuz», zehaztu dabe Berualatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios