Lan barik dagozan gazteak motibatzeko programa egokituko dabe Bermeon

IRATXE ASTUI BERMEO.

Lan barik dagozan Bermeoko 15 bat gaztek laneratzeko aukeraz eskaintzen dauzan 'Txertatu Merkatuak' programan parte hartu ahal izango dabe laster. Euskal Autonomi Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan sartzen dan proiektua, hain zuzen be, langabezian dagozan eta gehienezko prestakuntza erdi mailako Lanbide Heziketa dauken 16 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutakoa da.

«Egitasmoaren bidez, aipatutako gazteei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaini gura jakez», azaldu dau Irune Ormaetxeak, herriko Behargintzako zinegotzi arduradunak. Bermeon, hain zuzen be, hilaren 15etik maiatzak arte garatuko da programa. 'Txertatu Merkatuan' programa barritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobiak hartzen dauz oinarritzat, horreen jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua da «pertsona bakotxaren motibazioa lortzea eta auto-estimua areagotzea, metodologi berritzaileak erabiliz».

Programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen dau, eta bi fasetan garatuko da: Egokitu eta Trebatu. Lehenengoa gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da, «pertsonak egunero egiten dauzan jardueren identifikazioaren bidez, Besteak beste, skateak tuneatzea, tresneria Internet bidez saltzea edo estetika-lan partikularrak», zehaztu dabe Berhargintzatik.

Trebatu fasean, bestalde, 'Merkataritzako Jarduera lagungarriak' ziurtagiri profesionala lortzeko aukera emongo jake gazteei.

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos