Auzoetan hainbat etxetresna botata agertu dirala salatu dau Bermeoko Udalak

IRATXE ASTUI BERMEO.

Herriko Arane eta Mañu auzoetan, batez be, altzariak, etxetresna elektrikoak, hondakin arriskutsuak eta sastarrak botata agertu ei dirala «hainbeste bider ganera», salatu dabe Bermeoko Udaletik. Orain astebete, esate baterako, «Araneko miradorean hainbat gauza aurkitu doguz botata: telebistak, su-itzaltzaileak, ordenagailuak, sofa batzuk ...», azaldu dau Bermeoko Udaleko Zerbitzuetako eta Udaltzaingoko zinegotzia dan Benito Ibarrolazak.

Horren harira, aurreko astean be, Enagas plantaren inguruan, hainbat gurpil zahar eta txatarra botata agertu egin zirala, baso pista baten ertzean, baieztatu izan dabe iturri bardinek. Hori gitxi balitz, aste berean, Sollubeko antenarako bidean, uralita teilatu bat be agertu zan beste pista baten. «Herria eta gure auzoak zikinkeriaz betetzen dabezen jarrera horreek ez dira bidezkoak», kritikatu dau Ibarrolazak.

Horrez gain, badagozala altzariak eta etxetresna elektrikoak batzeko zerbitzuak gogora eragin dabe. Izan be, Udalak Koopera Lantegi Batuen enpresaren laguntzagaz bolumen handiko altzariak batzeko zerbitzua eskaintzen dau. Altzari zaharrak batzeko eguna eguaztena izaten da eta altzariok martitzen gauean utzi behar dira kolarran, aurretik 94612 1177 telefonora deituz.

Temas

Bermeo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos