Atzerrian praktikak egiteko bekak martxan dagoz Bermeoko gazteentzako

Hogeita hamar urtera arteko lizentziatuek izena emon ahal izango dabe deialdian hilaren 14ra arte, herriko Behargintza zentroan

I.ASTUI BERMEO.

Bermeoko Udala parte den Garapenek, Donostiako Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, atzerrian praktikak egiteko 'Global Training' bekak martxan jarri dauz «euskal gazteen profesionaltasuna eta nazioartekotzea laguntzeko», zehaztu dabe Udaleko iturriek. 'Global Training' bekak gitxienez sei hilabeteko iraupena daukez eta 30 urte baino gutxiago dauken lizentziadunei zuzenduta dagoz. «Bekok unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa daukezan gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emoten jake praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan», azaldu dabe.

Praktikak, hain zuzen be, euren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan egingo dabez. Izena emateko epea hilaren 14ra arte, eguerdiko 12.00ak arte, edegita egongo da. Inskripzinoa www.becasglobaltraining.eus/ web gunean egingo da, eta dokumentazioa paperean Garapenen bertan -Boroa Elkartegia- edo Bermeoaldeko Behargintzan aurkeztu ahal izango da. Interesa dauken pertsona guztiek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dabe.

Fotos

Vídeos