Alkohola edan eta droga kontsumoen arrisku murrizketarako neurriak hartuko dira

'Botiltxarra' eta 'Testing' programak alkoholaren eta drogen erabilerak sortu daitezkeen arriskuak gitxitzeko martxan ipiniko dira

I. A.

Arrisku murrizketarako bi programa martxan ipiniko dira Arrantzale Egunean Bermeo. Alde batetik 'Boltitzarra' edo botelloia deritxena eta bestetik, 'Testing'.

'Botiltzarra' programari jagokonez, jai giroetan alkoholaren aisialdi kontsumoen arrisku murrizketan oinarritutako proiektua da; «kalean alkohola edaten dabilzen gazteei zuzendutako prebentzio esku-hartzea, hain zuzen be», argitu dabe Udaleko iturriek.

Alkoholaren erabilerak sortu daitezkeen arriskuak gitxitu gura dira programa honen bidez, eta, horretarako, 13:00etatik 18:00etara AiLaket!-eko sei profesional ibiliko dira informazioa, materiala eta besteak beste jatekoa eta baita edaria be eskaintzen. «Lan-taldea gazteengana hurreratzen da alkoholaren erabileran arriskuak murrizteko informazioa eta materiala banatuz, eta ezohiko egoera edo ekintzaren bat emotekotan komenigarriak diran neurriak hartzen dabez», azaldu dabe.

'Testing' programaren kasuan, gazteen arteko substantzien gehiegizko erabileraren prebentzioa egin gura da, arrisku kudeaketa hobeagoa ahalbidetzen dauen egiazko informazio objektiboa eskainiz. Bide batez, «erabileraren arriskuez pertsonak kontzientziatzea eta erabileraren bidez batzen diran arrazoi eta helburuen hausnarketa bultzatu gura da», dinoe.

'Testing'-a 23:00etatik 02:30ra izango da, liburutegiaren ondoan Txosna gunetik hurre. Bertan, AiLaket!-eko hiru teknikari egongo dira informazioa emoten eta substantzien analisiak egiten.

Temas

Bermeo

Fotos

Vídeos