El Correo

Bermeoko Udalak Madalen jaiak itsasontzian udalbatzarekin batera ospatzeko plazak zozkatuko ditu

  • Zozketan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berh@z bulegoan datuak eman beharko dituzte. Epea hilaren 18an amaituko da

Bermeoko Udalak hainbat plaza zozkatuko ditu herritarren artean aurten ere, Madalen Egunean -uztailaren 22an- udalbatzarekin batera itsasontzian Izaro irlara joateko eta jaia ospatzeko. Zozketan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berh@z bulegoan datuak eman beharko dituzte uztailaren 3tik 18ra arte.

Aingeru Astui Bermeoko Udaleko Kultura zinegotziak azaldu duenez, zozketan 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutako lagunek parte hartu ahal izango dute, eta izen ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak baten bakarrik eman ahal izango du izena.

Aurreko urteetan zozketan Madalen egunean Izarora joatea irabazi zutenek ezin izango dute parte hartu. Zozketa uztailaren 19an egingo da, eta ondoren irabazleen izenak ezagutaraziko dira Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus), Facebook orrian (www.facebook.com/BermeokoUdala) eta Twitter kontuan (@BermeokoUdala).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate