El Correo

Zonaldeko hainbat bertsolarik jokatuko dabe lehenengo Bizkaiko Taldekako Txapelketa

Bertsolari hasi barriei plazarako bidea erraztea be bada, taldekako txapelketaren helburua.
Bertsolari hasi barriei plazarako bidea erraztea be bada, taldekako txapelketaren helburua. / M. C.
  • Hamar multsotan banatuta parte hartuko dabe Busturialdea eta Lea Artibaiko ordezkariek norgehiagokan

Bertsogintzaren oinarria «motibatu, finkatu eta garatzea» helburua daukan Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketa martxan ipini dau, lehenengoz, Bizkaiko Bertsolari Elkarteak. Bertso eskolak eta, era berean, eskualdeak aktibatzea eta indartzea lortu gura dauan txapelketa barrian Bizkaiko eskualde guztietako 200 lagunetik gora parte hartuko dabe 30 taldetan banatuta. Horreetatik sei, izan be, Busturialdekoak izango dira eta beste lauk, Lea Artibai eskualdea ordezkatuko dabe.

«Parte hartzaileen perfila anitza da oso. Horreen artean dagoz oso gazteak diranak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili diranak, hasiberriak, taldean elkarteko lehendakari ohiak, bizkaiko txapeldunak, txapelketetan parte hartu dabenak, edo sekula parte hartu ez dabenak. Helburua aniztasun hori lortzea zan, eta lortu da», baieztatu dabe Bizkaiko Bertsozale Elkartetik. Hasi barri dan norgehiagoka hiru fasetan jokatuko da. Lehenengoa apirilaren 3a bitarte luzatuko da, bigarren fasea apirilaren 24an hasi eta maiatzaren azkenara arte jokatuko da, eta finala ekainaren 3an burutuko da Bizkaiko eskolarteko azken saioagaz batera.

Gitxienez sei kide

Taldei jagokenez, gitxienez sei kide dagoz bakotxean –hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta laguntzaile bat–. Busturialdeko taldeen izenak dira ‘Buruz-buru’ (Mikel Retolaza, Koldo Gezuraga, Beñat Bilbao, Lore Barrena, Nagore Beitia eta Ander Arrien), ‘El Consorcio’ (Onintza Enbeita, Txiplas, Ibon Ajuria, Moises Enbeita, Zihara Enbeita eta Obieta), ‘Lurgorri’ (Julen Erezuma, Gurutz Uruburu, Xabier Enbeita, Jon Rementeria, Iñaki Gonzalo eta Antton Gorriño), ‘Ordekan S.L’. (Ander Elortegi, Ibai Amillategi, Eneko Aldana, Iñaki Aurrekoetxea, Leire Garatxena eta Roke Alberdi), ‘Otsoko’ ( Julen Ibarguengoitia, Unai Agirre, Lurdes Ondaro, Bixente, Alain Kubero eta Larru) eta ‘Urune’ ( Asier Galarza, Aitor Etxebarria- Zarraga, Jon Arano, Koldo Muniz, Jose Antonio Aranburu ‘Natxi’ eta Mikel Bilbao).

Lea Artibaiko taldeak dira, bestalde, ‘Akerbeltzen antxumak’ (Jone Antsotegi, Eneko Arrate, Graxi Arregi, Irati Brabo, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Maddi Ibaibarriaga, Nahia Ibarzabal, Naroa Loiola eta Nerea Ibarzabal), ‘Arri-Botx bertsutan’ (Iñaki Lersundi, Eñaut Lertxundi, Bikain Urkiri, Eneko Gaztelurrutia, Ibai Urruzuno eta Eli Arostegi), ‘Ipiztar’ Xabat Galletebeitia, Unai Urkiaga, Aitzol Goitia, Aitor Arrizubieta, Gorka Madarieta, Aitor Okamika eta Unai Solozabal) eta ‘Poto-Lekitto’ (Aissa Intxausti, Aitor Ruiz, Jon Garatea, Oier Azula, Ander Goikoetxea, Manex Gorostiza eta Xabier Iturraspe).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate