El Correo

Agota Kristofen 'Berdin dio' liburuaz arituko dira Bermeon ostiralean

  • Giro arrotz batean igarotzen dira istorioetako gertakizunak, eta, aldi berean, modu hunkigarrian bilduta ageri dira pertsonaiak eta egoerak

Agota Kristof idazle hungariarraren 'Berdin dio' liburuaz arituko dira Bermeoko Udal Liburutegian datorren ostiralean, Irakurleen Txokoaren saio berri batean, arratsaldeko 18.30ean. Dinamizatzailea Alaine Agirre idazlea izango da.

Kristofek 25 kontakizun labur bildu zituen 'Berdin dio' liburuan. Giro arrotz batean igarotzen dira istorioetako gertakizunak, eta, aldi berean, modu hunkigarrian bilduta ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Irakurleen Txokoan parte hartu nahi duenak liburutegian eskatu behar du liburua, eta ordurako irakurri.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate