El Correo

Soldadura, eskorga eta informatika ikastaroak emongo dabez Bermeoko Behargintzan

Bermeoaldeko Behargintzak –Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta–, bi ikastaro eskainiko dauz datorren hilean Enplegua sustatzeko zonaldeko zentroan. Alde batetik, Informatika ikastaroa izango da, eta beste alde batetik, Soldadura eta eskorga ikastaroa. Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Lanberri ekimenaren barruan dago, eta bere helburua da «laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzea», azaldu dabe Bermeoaldeko Behargintzan.

Informatika ikastaroari jagokonez, arlo horretako ezagupenak sendotu gura dabezan emakumeei zuzenduta dago. «Sistema eragilea, informazioa bilatzea, internet eta intranet, posta elektronikoa, kalkulu orrien aplikazio informatikoak eta tramiteak on-line egiten irakatsiko dabez ikastaro honetan», zehaztu dabe. Eskolok martian hasi eta ekainera arte luzatuko dira.

Soldadura eta eskorga ikastaroa, bestalde, ibilbide profesionala soldadura arlora zuzendu gura daben pertsonei zuzenduta dago. Landuko diran edukien artean dagoz ezagupen teoriko eta praktikoa soldadura arloan, lan arriskuen prebentzioa eta eskorga erabilera eta lan bilaketa ikastaroa. «Martitik ekainera arte izango da hau be, baina ordu gehiagokoa», azaldu dabe.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate