El Correo

Kulturak zabaldu egin du Cortada jaialdirako hitzarmena

Estibaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Euskal Herriko Unibertsitatearekiko hitzarmena onetsi du, Cortada film laburren jaialdiaren XXI. ediziorako. 6000 euroko ekarpena egingo du, hau da 1000 euro gehiago aurreko aurrekontuen aldean.

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du Gasteizko Film Laburren jaialdiaren XXI. edizioa, Arabako campuseko Errektoreordetzaren bitartez, zein 2017ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean egingo baita.

Gasteizen irudia zabaltzeko bide egokitzat jotzen du udalak ekitaldi hau hirian egitea, eta 6.000 euroko ekarpena egingo dio.

“Kulturaren aldeko apustu irmoa dugu, aurrekontuetan eta Kultura Plan Estrategikoaren garapen parte-hartzailean ahal izan den bezala, baina kulturaren arlo orokorraz gain, ikus-entzunezkoenen mundua ere bultzatu nahi dugu, eta hori da handitzen honen arrazoi” adierazi du Canto andreak

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate