El Correo

Amurrioko parke ondoko petanka zelaia bi zatitan banatu da

Amurrioko Udalak burututako obra txikien artean, herriko Juan Urrutia udal parketaren ondean kokatutako petanka zelaiaren konponketa dago. Alde batetik, Aiara kaleko 10.eko eraikinerako sarbide berezitua sortu da berorren albo batetik. Zehatzago esateko, 1,50 metroko hormigoizko espaloi bat sortu da, igarobidea eta jolas eremua bereizteko xedez. Beste alde batetik, obraren ondorioz, petanka zelaia bitan banatu da, kirol jarduera honetan errazago aritzeko. Lan hauen truke 4.089,80 euro ordaindu ditu Udalak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate